euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euzko Etxeko lagunek San Sebastian eguna ospatu zuten hiriko Gizataldeen Festarekin batera (argazki galeria)

2018/02/05

2018ko San Sebastian Eguna Necochean (argazkia EE)
2018ko San Sebastian Eguna Necochean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Urte hasierako ekintza nagusiak batu ditu Necocheako Euskal Etxeak. San Sebastian Eguna Gizataldeen Jaiaren agertokian ospatu zuten, danborrada jotzen, eta horren ostean, hurrengo asteburuan, beste hiru jai egun izan zituzten euren egoitzan: sagardotegi gaua, pintxo eguna eta 2018ko Sansebastianak ixteko, erromeria.

Necochea, Argentina. Argentinako euskal etxe gehienak udako atsedenaldiaz gozatzen ari diren bitartean, euskal necocheatarrek oso goiz ekin diete ekintzei aurten ere. Hiriko Gizataldeen Jaialdia urtarrilaren 19tik 21era luzatu zen eta Euzko Etxeak sukaldaritza txokoa eta musika ikuskizuna eskaini zituen festan.

Azken hiru hamarkadetan urtero egin ohi duen bezala, San Sebastian Eguna ospatu zuen elkarteak, bere egoitzan garatu zuen hiru eguneko programa batekin: urtarrilaren 25ean, Eneko Sagardotegiak bere ateak ireki zituen eta sagardotegien menu tipikoa prestatu zuen. Afaria animatzeko, Osasuna Otxoteak euskal abesti tradizionalak kantatu zituen. Egitarauarekin jarraituz, urtarrilaren 26an Donostiako Konstituzio Plazaren itxura hartu zuen Euskal Etxeko jai aretoak eta mota askotako pintxoak dastatu ahal izan zituzten bertan bildu zirenek.

San Sebastian eguneko erromeria erabat jendetsua bizi izan zuten Mar del Plata, Rosario, Chascomus, La Plata, Bahia Blanca, San Nicolas, Laprida, Arrecifes, Lomas de Zamora eta Gral. Las Heras hirietako euskal etxeetako ordezkariak lagun. Euskalherritar batzuek ere hartu zuen parte Argentinan uda peto petoan ospatzen den San Sebastian festan.

Urteko lehenengo erromeria honetan, etxeko musikariek berriro jo zituzten danborrak, Gazte Alai taldeko neska-mutilek dantza tipikoak dantzatu zituzten eta batzordeko agintariek elkarteko alkate berria hautatu zuten 2018 urterako. Ohorea Hugo Picardik jaso zuen eta aginte makila lagun eta ahaideez inguratuta jaso zuen 91 urteko etxeko kideak.

Hiriko hedabideek bat egin zuten ospakizunarekin eta jaira bertaratzeaz gain elkarrizketa egin zioten Arantxa Zubillaga Etxeko kideari:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia