euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheako Euskal Etxeko Saskibaloi taldeak garaipen berria lortu du hiriko Irekitze Txapelketa irabaziz

2018/06/01

Necocheako Euzko Etxea-ko 'Centro Basko' Saskibaloi taldea
Necocheako Euzko Etxea-ko 'Centro Basko' Saskibaloi taldea

PUBLIZITATEA

Txapeldunak 21 urte azpiko kategoriakoak izan ziren. 2018 honetan Euskal Etxeko 15 urte azpikoak eta ‘mini’ kategoriakoak ere irabazle atera dira lehiaketa berean. Necocheako Euzko Etxeak kirol eskaintza zabala du, tartean saskibaloi taldeena. Taldeak emakumezko eta gizonezkoenak dira, zenbait kategoriatan daude sailkatuta, eta hiriko eta eskualdeko txapelketan lehiatzen dute.

Necochea, Argentina. Euzko Etxearen barruan garatzen diren kirol ekintzen artean nagusietako bat da Saskibaloia, ez bakarrik biltzen dituen neska-mutilen kopuruagatik  kirolarien mailagatik ere baizik.

Elastiko berde, zuri eta gorriekin, ‘Centro Basko’ izena daraman saskibaloi taldeak emakumezko eta gizonezkoen kategoriak ditu.

Neskei dagokienez, eta Euzko Etxeko bazkide eta Saskibaloiko Azpibatzordeko kide den Javier Iturraldek EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, “Hiriko Irekitze Txapelketan eta Eskualdekoko 4. Aldekoan –Maipuko eta Benito Juarez herrietako taldeen kontra– jokatzen dute neskek. Orain bertan gure instalazioetan egingo dugun Kluben Txapelketa Probintzialerako entrenatzen ari dira. Lau kategoria ditugu, ‘mini’ak, 13, 15, eta 17 urte azpikoak; entrenatzailea Gaston Galassi dute”.

Mutilen taldeen kasuan ere liga ugaritan neurtzen dira. Iturraldek azaltzen duenez, “Alde batetik Hiriko Txapelketan gaude eta txapelketa horretan irabazi dute azken aste hauetan Irekitze Lehiaketa 21 eta 15 urte azpiko kategoriako mutilek eta baita ‘mini’ek ere. Laster definituko dira 13 eta 17 urte azpikoak eta ‘Centro Basko’ faboritoena da bietan. Guztira sei kategoria dira gizonezkoenak: premini, mini, 13, 15, 17 eta 21 urte azpikoak eta lehenengo maila, eta entrenatzaileak Gaston Galassi, Federico de Agostini eta Fernando Perales dira”, zehaztu du Euskal Etxeko erreferenteak.

“Hiriko lehiaketaz gain, mutilek Tres Arroyoseko ligan ere jokatzen dute batez ere partida gehiago izateko eta horrela esperientzia handiagoa lortzeko. Eta badago hirugarren txapelketa bat, Liga Provincial Junior delakoa. Jokalariek duten aktibitatearen ideia izateko esan dezakegu egin ditugun bidaia guztien artean 10 mila kilometro baino gehiago egin ditugula”, azaldu du Iturraldek.

Kirola eta euskal etxearen izaeraren arteko harremanaz ere mintzatu da Iturralde, esanez “saskibaloi taldeak erabat integratuta daude(la) Euskal Etxean. Eta ez bakarrik taldeko kide izateko Etxeko kide izan behar dutelako. Saskibaloi taldea nolabaiteko ate bat da elkartera sartzeko eta hemen egiten diren gainerako ekintzak ezagutzeko. Gaur egun saskibaloi taldean aritzen diren neska-mutil asko dantzari ere badira”.

Taldeen argazki gehiago, Basquet Masculino Centro Basko Facebook kontuan



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia