euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necocheak ‘Aurresku’ batekin jaso ditu ‘Hator Hona’ 2018ko EHko kideak: abian da aurtengo tailer programa

2018/07/17

Euzko Etxea-ko dantzariek 'Aurresku' dantzatu zieten Euskal Herritik iritsitako gazteei
Euzko Etxea-ko dantzariek 'Aurresku' dantzatu zieten Euskal Herritik iritsitako gazteei

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Ostiralean iritsi ziren Necocheara 2018ko ‘Hator Hona’ko Euskal Herriko partaide diren Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez. Ongietorrian ‘Aurresku’a dantzatu zieten Euzko Etxeko bi neskek eta horren ostean elkarrekin afaldu zuten euskal etxean. Afalostean eta jasotako harrera eskertzeko, bertso batzuk bota zizkien etxekoei Unai Izagirrek.

Asteburuan, Necochea hiria ezagutu zuten gazte bisitariek eta atzo astelehena euskal kultur tailerrak hasi zituzten.

Aste honetako programa hauxe izango da:

-Uztailaren 17an, asteartean: arratsaldeko 5etan, gazteentzako dantza tailerra; 7etan, pandero tailerra; 8etan, gazteentzako euskara tailerra.
-Uztailaren 18an, asteazkena: arratsaldeko 6etan, euskara tailerra B1 eta B2. mailentzat; trikitixa tailerra; 7etan, pandero tailerra.
-Uztailaren 19an, osteguna: arratsaldeko 6etan, trikitixa tailerra, euskara tailerra; 7etan, euskara tailerra gazteentzat.
-Uztailaren 20an, ostirala: arratsaldeko 5etan, euskara tailerra B1 eta B2. mailentzat; 6etan, txikientzako dantza tailerra; 7etan, gazteentzako dantza tailerra.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia