euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Necochea Euzko Etxea bisitatu dute Buenos Aires Probintziako Kirol zuzendari Kunz-ek eta hiriko Maizzani zinegotziak

2017/11/17

Joseba Bilbao, Gabriel Kunz, Graciana Maizzani, Carlos Bilbao eta Damian Unibaso Necocheako Euzko Etxeara eginiko bisitan (arg. Econaranja.info)
Joseba Bilbao, Gabriel Kunz, Graciana Maizzani, Carlos Bilbao eta Damian Unibaso Necocheako Euzko Etxeara eginiko bisitan (arg. Econaranja.info)

PUBLIZITATEA

Bisita egin dute Necocheako Euzko Etxera --eta bertako egoitza eta instalazioak, bereziki kirol arlokoak erakutsi zaizkie-- Buenos Aires Probintziako  Kirol zuzendari Gabriel Lunz-ek eta Necochea hiriko Cambiemos-eko Graciana Maizzanik. Kostaldeko hiriko euskal etxea Argentinako handienetakoa da eta bere baitan kirol instalazio esanguratsuak biltzen ditu, euskal pilota praktikatzeko, baina baita ere saskibaloia eta beste zenbait kirol.

Necochea, Argentina. Buenos Probintziako Kirol zuzendari Gabrle Kunz-ek eta Necocheako zinegotzi (zehatzago Consejo Deliberante-ko kide) Graciana Maizzanik, hiriko UCRko Emiliano Abasolo Batzordeko idazkaria den Damian Unibaso izan dute lagun euren bisitan, baita euskal etxe anfitrioiko arduradunak ere, eta besteak beste bertako kirolari eta pilota arloko nazioarteko ikur den Joseba Bilbao ere izan zuten solaskide.

Izan ere, Joseba Bilbao itzuli berria da Euskal Herritik, eta Baionaldean egin berria duten txapelketan palako munduko txapeldunorde geratua da. Elkarretaratze eta norgehiagoka horretako esperientzien berri eta oro har pilota arloan bertan garatzen den lana azaldu zien Bilbaok, aiptuz baita ere Pilota Paleta Eskola bat sortzeko aukera.

Saskibakoi arloan, bisitako parte izan zen euskal etxeko Javier Iturralde, eta azaldu zien bisitariei saskibaloiak Necocheako Euzko Etxearen baitan izan duen hazkundea. Argazkian, Joseba Bilbao, Gabriel Kunz, Graciana Maizzani, Carlos Bilbao eta Damian Unibaso.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia