euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako lehendakariorde Manu Ayerdi Estatu Batuetan da aste honetan, Michigan eta Alabama estatuetan

2018/11/28

Manu Ayerdi Mexikoko Puebla estatuko izen bereko hiriburura pasa den urrian bertara eginiko bisitan, Pueblako agintariekin solasean
Manu Ayerdi Mexikoko Puebla estatuko izen bereko hiriburura pasa den urrian bertara eginiko bisitan, Pueblako agintariekin solasean

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duen ordezkaritza instituzionalak Nafarroako automobilen arlorako baliagarriak izan daitezkeen harremanak sustatzearren bisitatuko ditu Michigan eta Alabama. Ayerdirekin batera doaz Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier Belarra  Nafarroako Automozioaren Kluster Elkarteko koordinatzailea; Isabel Carrilero NaVEAC proiektuaren koordinatzailea; eta Iñaki Arregui eta Ana Cañada, Naitec-en eta Nafarroako Ganberaren ordezkariak, hurrenez hurren.

Astean zehar aipatu bi estatuak bisitatuko dituzte, hain zuzen ere bertan diharduten unibertsitate, zentro teknologiko, elkarte, lurralde-garapeneko elkarteak eta baita bertan ezarrita dauden enpresa nafarrak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia