euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako konkistaren 500 urteak, euskal-kataluniar harremana eta Chascomusko EEaren ekimen gehiago

2012/07/26

Asteartean, uztailaren 24ean, 500 urte bete ziren Gaztela eta Aragoiko tropak Iruñea setiatu eta biharamunean hiriaren erorketa lortu zutenetik duela 500 urte. Hori guztia aipagai hartu zuen irudian ikusten dugun Cesar Arrondoren hitzaldiak (argazkia EE)
Asteartean, uztailaren 24ean, 500 urte bete ziren Gaztela eta Aragoiko tropak Iruñea setiatu eta biharamunean hiriaren erorketa lortu zutenetik duela 500 urte. Hori guztia aipagai hartu zuen irudian ikusten dugun Cesar Arrondoren hitzaldiak (argazkia EE)
Chascomuseko euskal etxe argentinarrak UNLP Unibertsitateko Cesar Arrondo irakasleak emaniko hitzaldi batez gogoratu zuen joan den asteartean Iruñeko hiriaren setioa eta biharamunean hiria beraren erorketa, hain zuzen ere uztaileko egun horietan beretan duela bostehun urte gertatutako pasadizo historikoa eta Nafarroako Erresumaren konkista eta independentzia galtzea ekarriko zuena. Oroitze-ekitaldi hori testuinguru, Buenos Aires probintziako euskal etxeak "Navarra: la conquista" dokumentala eman zuen bere egoitzan eta, besteak beste, La Platako Kataluniako Etxeko presidentea, Carles Capdevila, gonbidatu zuen bertara, harekin opari-truke bat eginez. Bestalde, EEak urteroko Euskal Gaualdia iragarri du abuztuaren 4erako herriko Brazzola Udal Antzokian, San Inazio eguna ospatzeko.

PUBLIZITATEA

Chascomus, Argentina. Chascomuseko euskal etxetik jakinarazi zaigunez, arrakasta polita lortu zuen asteartean, pasadizo historikoaren bost mendeak betetzen ziren egun berean Zingirako Euskalunak-en egoitzara biltzeko egindako deiak. Izan ere, eta UNLPko Cesar Arrondo irakasleak azaldu zuenez, egun horretan gogoan hartzen zena "konkistaren hasieraren 500 urteak eta Nafarroako Erresumaren euskal estatu independente gisa galtzearen bosgarren mendeurrena" zen. Arrondok, esan digu euskal etxeko presidente Pedro Mauregui Larrandak, jendaurretu zuen "bakoien historia bere zenbait etapetan Nafarroako Erreinua osatu garatu eta galdu arte". "Erresuma galtzeaz, gaztelar eta aragoitarrek 1200etik aurrera garatu zuten konkistaz mintzatu zen gehienbat, 1512ko uztailaren Iruñearen erorketa ekarriko zuen prozesuaz".

Arrondok sarbide eta testuinguraketa historikoa eginik, Ruben Marcillak zuzenduta Nabarraldek egindako 1512: la conquista de Navarra dokumentala eman zen. Ekitaldira La Platako Casal dels Països Catalans-eko presidentea gonbidatu zen, Carles Capdevila eta haren eta euskal etxeko lehendakari Pedro Mauregui Larrandaren artean opari-truke bat egin zuten, bi herrialdeon arteko adiskidetasunaren erakusgarri.

Euskal Etxeak publikoki eman nahi dizkie eskerrak Cesar Arrondo eta Horacio Marotto Etxezaharri, ekitaldia antolatu eta gauzatu ahal izateko eskainitako lankidetza kari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia