euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroako Gobernuak eta Gansu probintzia txinatarrak elkarrekiko harremanak sendotzeko akordioa berretsi dute

2017/07/03

Nafarroako eta Gansu probintziako ordezkariak Nafarroako Jauregian eginiko argazki ofizialean
Nafarroako eta Gansu probintziako ordezkariak Nafarroako Jauregian eginiko argazki ofizialean

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko lehendakariorde Manu Aierdik eta Gansu-ko Probintzi Biltzar Herrikoiko Batzorde Iraunkorreko lehendakariorde Luo Xiaohu-k berretsi egin dute Iruñean bi eskualdeen arteko harreman instituzionalak, baita merikataritza eta ekonomia akorrekoak ere, indartzeko jarrera, duela hamabi urte sinatutako akordioa berrituz. Epe honetan truke programak bultzatu dituzte eta lankidetzarako aukerak aztertu kultura, merkataritza ta ekonomia alorretan.

Iruñea-Pamplona. Engaiamendu berri honen sinatzea joan den ostiralean egin zen Iruñean, Nafarroako Gobernuak probintzia txinatar honetako ordezkaritzari bere egoitzako Tronu Aretoan eskaini zion harrera-ekitaldiaren barne. Ekitaldian partaide izan ziren baita ere Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñi; Komunikazioa eta Erakundeekiko Harreman zuzendari nagusi Pello Pellejero; eta Nazioartekotze Zerbitzuko zuzendari Miren Ausin.

Aierdi lehendakariordeak saio horretan eginiko hitzetan gogora ekarri zuen Nafarroako 2017-2020 Nazioarteko Planak lehentasunezko merkatu gisa aitortzen duela Txina automozio, mekatronika eta nekazal-elikadura sektorean. Azpimarratu zuen baita ere "The belt and road" (zerrenda eta bidea) ekimena  --zetaren bide berria bezala ezaguna dena dagoeneko-- abiatu izanak ireki dituela "bide berriak, gure bi eskualdeen artean lankidetza aukerak zabaltzeko".

Harrera-ekitaldiaren aurretik bilera bat egin zen aipatu departamentuetako kideekin, garapen ekonomiko, turismoa eta kulturari lotua. Bertan azalpenak eman zitzaizkion ordezkaritza txinatarrari kultura eta turismo alorreko jarduerez, Nafarroako espezializazio adimentsuaren berri ere emanez. Trukearen ondotik, bi parteetako ordezkariek  adostu zuten elkarlanerako alorrak gehiago izan daitezkeela eta aztertu beharreko gaia dela hori.

Txinako odezkaritzaren programaren barne zegoen baita ere Nafarroako Unibertsitate Publikoraino joan eta bertan beste lan-bilkura batean parte hartzea.

Merkataritza harremanak Txinarekin

Nafarroak iaz Txinara esportatutako gaiek 119,80 milioi euro zenbatzen dute, ia bikoiztuz duela hamar urte esportatzen ziren 55 milioiak, eta %63 gaineratuz 2015ekoa, orduan 73,5 milioi euro esportatu baitziren. 2017ko urtarril eta apiril artean, Nafarroak 46.3 milioi euroko balioa duten esportazioak egin ditu Txinara: datu hauek baieztatu egiten dute gorantzako joera 2014 eta 2015eko beheititzeen ondotik. Xifra hauek Nafarroako enpresek gehien esportatzen duten herrialdeetan 17.a kokatzen dute Txina.

Nafarroatik Txinarako esportazioen sektore garrantzitsuena industria eta teknologia produktuena da, %70,8ko pisua biltzen baitu; kontsumo gaiek %18,1; eta nekazal-elikadura eta edarien arloak %11,1 berenganatzen duten bitartean

Aldi berean, Txina hornitzaile garrantzitsua da Nafarroarentzat, 2016an, Nafarroak egin zituen inportazioen %5,4a handik heldu ziren, 245 milioi euroetaraino iritsiz, goranzko joera nabariaz gainera. Bestalde, Nafarroako Merkaritza eta Industra Ganberaren datuen arabera, Foru Komunitateko gutxienez 19 enpresa daude herrialde asiatar honetan ezarrita.

Nafarroako Gobernuak Txinara begirako nazioartekotze taldekotu bi proiektu dirubabestu zituen iaz. Lehenengoak Halaco China du izena eta zenbait gourmet produktu elkarrekin nazioartekotzeko bildu diren elikadura alorreko zazpi enpresa batzen ditu, tartean baita esportazio egonkor plataforma bat sortzeko ere. Bigarrenak, “Eco Smart City. Productos y servicios para ciudades sostenibles e inteligentes” (Eco Smart City. Produktu eta zerbitzuak hiri iraunkor eta adimentsuentzat) du izena eta bi enpresa biltzen ditu; Txinako urbanizazio prozesu azkarrak planteatzen dituen erronkei erantzuteko prestatutako zerbitzu eta produktuak aurkezten ditu.

Nafarroako gazte profesionalen nazioarteko soslaia hobetzeko mugikortasun deiek ere babestu dituzte jarduerak Txinan, baita Txinan diharduten nafar enpresek pertsonal teknikoa kontratatzekoek ere.

Gansu probintzia

Gansu probintzia Txinan nazioazpiko izaeraz dauden 33 entitateetako bat da. 454.000 km2-ko azalera du eta 25.5 milioi biztanle; honek Txinako seigarren handiena bilakatzen du, eta biztanle dentsitate baxuena duen seigarrena.

Azken boladan interes estrategiko berria hartu du "zetaren bide" berriaren agertzearekin, esan nahi baita Txinako mendebaldearen garapena sustatuko duen lehorrezko ibilbide honekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia