euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Nafarroa 1936" erakusketa zabalik Habanako Unibertsitatean, 200 bat pertsona bildurik irekiera ekitaldira

2018/04/16

Jose Ramon Urtasun eta Nafarroa 1936 erakusketa Nafarroako Parlamentuan egon zenean (arg. Bergasa-DNN)
Jose Ramon Urtasun eta Nafarroa 1936 erakusketa Nafarroako Parlamentuan egon zenean (arg. Bergasa-DNN)

PUBLIZITATEA

Jose Ramon Urtasun iruindarraren “Nafarroa 1936” erakusketa ikusgai dago apiril osoan Habanako Unibertsitatean. Goi ikastetxe horretan Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Joseba Sarrionandiaren ekimenez gauzatua, errepresio frankista islatzen duten piezek osatzen dute eta Arte eta Letren fakultatean eta Iraultzaren Plazako Galerian ere ikusi ahal izango da. Irekiera ekitaldiak berrehun bat jende bildu zituen, Euskal Herriko zein Kubako.

Habana, Kuba. Etxepare Euskal Institutuak ohar batean zabaldu duenez, Habanako Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatuta, Jose Ramon Urtasun iruindarraren “Nafarroa 1936” erakusketa ikusgai egongo da bertako unibertsitatean apirilaren 3tik 31ra. Erakusketa, Habanako irakurle Joseba Sarrionandiaren ekimenez gauzatu da eta Arte eta Letren fakultatean eta Iraultzaren Plazako Galerian ere ikusi ahal izango da.

Bilduma Nafarroako errepresio frankista islatzen duten 36 lanek osatzen dute. Irudi guztiek gertakari historikoak erakusten dituzte, eta lan esanguratsua egiten dute memoria historikoaren berreskuratze eta zabaltzearen alde. Ikusmin handia sortu du Kuban, izan ere gertakari horiek garrantzi berezia dute herrialdera ihes egindako euskaldunen oinordekoentzat.

Irekieran berrehun pertsona inguruk hartu zuten parte, Euskal Herritik etorriak zein Kubatarrak. Beatriz Lafitaren “El arte y la guerra” (Artea eta gerra) sarreraren ondoren, erakusketaren egileak berak “Pintura y memoria histórica” (Pintura eta memoria historikoa) hitzaldia eskaini zuen.

Maiatzean hiri bereko La Casa de la Bombilla lokalean egongo da ikusgai erakusketa, adierazi du Etxeparek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia