euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar Etxeko dantzariak partaide iragan igandean Mar del Platan Munduko Haur Antzerki Topaketan

2010/10/12

Mar del Platako Nafar Etxeko dantzariak joan den igandean, Munduko Antzerki Topaketako hasiera ekitaldian (argazkia Noticias de Miramar)
Mar del Platako Nafar Etxeko dantzariak joan den igandean, Munduko Antzerki Topaketako hasiera ekitaldian (argazkia Noticias de Miramar)

PUBLIZITATEA

Mar del Platan egoitza duen Hegoko Nafar Etxeko dantzari talde batek parte hartu zuen joan den igandean, argentinar kostaldeko hiri horretan urriaren 10etik 18ra bitartean egingo den Munduko Haur eta Gazte Antzerki Topaketaren inaugurazio ekitaldian. Irekiera ekitaldia gaueko zortzietan abiatu zen Miramarren, 26. eta 23. hiribideetan ezarritako oholtzaren gainean. Nafar dantzariekin batera Boliviako Canchay taldekoak, Mar del Platako Arabiar Gizataldeen Etxekoak eta 'Pucara' Argentinar Dantza Taldeko kideak aritu ziren hastapen ikuskizunean.

Mar del Plata, Argentina. Abiatze ekitaldiaren ondotik, Topaketako lehenengo antzerki emanaldia astelehenean egin zen 'Abel Santa Cruz' Udal Antzokian (Av. 9 Nº 1250), arratsaldeko hiru t'erdietan, Bitácoras de Sueños y Operación Lírica Monteverdi delako obra antzezgai, sarrera libre eta kitorik.

2010 Haur eta Gazte Antzerkiaren IV. Mundu Topaketa (EMTIJ) 'Karibeko eta Latinoamerikako Bigarren Mendeurreneko bidean, Munduko Bakearen alde' lelotzat harturik ari da egiten Mar del Platan.

Topaketa hau Txilen jaio zen 2005ean eta hauxe da herrialde horretatik kanpo egiten den lehenengo aldia. Kultura, hizkuntza, tradizio eta ohituren arteko trukea sustatzea hartua du helburu gisa. Partaideen artean Ameriketako hainbat herrialde aipa daitezke, hala nola Mexiko, Peru, Uruguai, Venezuela, Txile, Brasil eta Argentina, besteak beste.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia