euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafar emigranteen ondorengo diren zortzi ikasleri beka emango die Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak

2008/02/08

2002-03ko "Da Vinci" Programa egin zuten ikasle nafarrak diploma jasotzen
2002-03ko "Da Vinci" Programa egin zuten ikasle nafarrak diploma jasotzen

PUBLIZITATEA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak emango dituen zortzi beka hauek bi hartzaile talde ezberdin edukiko dituzte: Nafarroako unibertsitate batean ikasi nahi duten nafarren ondorengoak, eta atzerrian UNEDen (Universidad Nacional de Educación a Distancia) elkartekidea den zentro batean ikasketak egin nahi dituzten nafarrak edo ondorengoak. Dirulaguntzak hamar mila eurokoak izango dira gehienez.
Foru Gobernuko Heziketa Profesionaleko eta Unibertsitateetako Zuzendaritza Orokorrak Nafarroako emigranteen ondorengo zortzi ikasleri beka emango die. Beka eskatzeko interesa duten pertsonek hemen sartu beharko dute informazioa eta inprimaki eskaera lortzeko. Behin datuak beteta, posta ziurtatu bidez bidali beharko dute edo kontsulatuaren bidez Nafar Gobernura helarazi. Honako posta elektronikoan eska daiteke informazioa: fizcuear@cfnavarra.es.

Informazioa Nafarroako unibertsitateetara, zentro ofizialetara eta atzerriko nafar etxeetara bidaliko da. Zabalkunde liburuxka bat argitaratu da --1500 ale-- eta bumeran forma duen orrialdeak markatzeko tresna. “Pdf” formatuan joango den liburuxka eta oinarriak Nafarroako emigranteen elkarteetara bidaliko dituzte.

Beka eskuratuko dutenei hamar mila euro emango zaie gehienez, kontzeptu guztiengatik: bidaiak, egonaldia, matrikula eta tasak, materiala eta egoitza. Kantitatea eskaera kopuruaren eta deialdiko oinarrietan ezartzen den baremo baten arabera finkatuko da. Hauetako beka bat graduondoa ikasiko duen ikasle batentzat eskainia da. Atzerrian UNEDeko elkartekidea den zentro batean ikasketak egin nahi dituzten nafarren edo ondorengoen kasuan, bekako kantitateak matrikulako gastuak ordainduko ditu. Laguntza hauek unibertsitatean diplomatura, ingeniaritza, lizentziatutako arkitektura eta ingeniaritza teknikoa lortu duten pertsonek edo graduondo ofizialeko programa bat egin nahi dituen edozein ikaslek eskatu ahal izango ditu.


Lotura interesgarriak

Bekari buruzko informazioa
www.pnte.cfnavarra.es

Nafarroako Hezkuntza Saila
www.navarra es

Rosario, Argentinako Dantza eta Musika Tradizional Nafarraren VII. ikastaroko egoitza
2008ko urtarrilaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Nafarroako Gobernuak laguntzak onartu ditu Argentinako eta Frantziako Nafar Etxeentzat
2007ko uztailaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia