euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOko euskara irakasleek laugarren trebakuntza lantegia hasiko dute gaur Boisen, Idahon

2011/10/14

Iaz egin zen lantegian parte hartu zuen taldea: ezker-eskuin: Henar Chico, Goisalde Jausoro, Gloria Lejardi, Aitzol Azurtza, Anita Anacabe, Mikel Oteiza, Itxaso Kaiero, Bernadette Leonis, Izaskun Kortazar eta Ibon Izurieta
Iaz egin zen lantegian parte hartu zuen taldea: ezker-eskuin: Henar Chico, Goisalde Jausoro, Gloria Lejardi, Aitzol Azurtza, Anita Anacabe, Mikel Oteiza, Itxaso Kaiero, Bernadette Leonis, Izaskun Kortazar eta Ibon Izurieta
Ipar Ameriketako euskal etxeetan euskara irakaskuntza aurrera egiten ari da, emeki-emeki, NABO federazioak, HABEk eta tokian tokiko irakasleek egiten duten ahaleginari esker. Asteburu honetan, AEBetako zenbait euskara irakasle lantegia egiten ari dira Boisen; helburua esperientziak trukatzea eta klaseak ahalik eta dinamikoen eta eraginkorren egiten ikastea da. Lantegiaren laugarren edizioa da aurtengoa eta bertan, besteak beste, NABOko euskara koordinatzaile Izaskun Kortazarrek aurreko 4 urteetan (2008-2011) egindako lana berrikusiko du eta lortutako helburuak baloratuko ditu.

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. NABOko Euskara koordinatzaileak, Izaskun Kortazarrek, asteburuan Boisen egiten ari den euskara lantegiaren berri eman digu. Lantegia gaur bertan hasiko da, irakasleentzako harrera afari batekin. "Irakasleak gaur gauean elkartuko dira afaltzeko, elkar ezagutzeko eta euskal kantak abesteko. Aurten irakasle berri asko daude eta aukera polita izango da denok elkar ezagutzeko", dio Kortazarrek.

Larunbatean, lan saioa egingo dute Boiseko Euskal Museoan. Bertan Kortazarrek aurreko 4 urteetan egindako lana berrikusiko du eta lortutako helburuak baloratuko ditu. Datozen lau urteetako helburuak azalduko ditu ere eta helburu horiek lortzeko emango diren pausuak adostuko dira irakasleen artean. Horrez gain, klaseak nola prestatu, orekatu eta nola hobetu ere landuko da bileran.

Bazkalorduan atseden hartuko dute irakasleek eta Basque Marketen euskal pintxoak dastatu ahal izango dituzte.

Ikastaro honetan irakasleak BSUko euskara irakaslea den Nere Lete eta NABOko Euskara Koordinatzailearen laguntzailea den Itxaso Cayero izango dira. "Nere Letek euskara klaseak helduei emateko teknikak eta teknologiaren erabilera azalduko du arratsaldean. Bitartean, Itxasok umeen irakasleak direnentzako dinamikak azalduko ditu. Oso ikastaro praktikoa izango da ikasitakoa klaseetan erabili ahal izateko. Amaitzeko, helduen irakasleak direnentzako dinamikak azalduko ditut nik", dio Kortazarrek.

Ikastaroari bukaera emateko afaria egingo da Euskal Etxean, eta horrela irakasleek Boiseko beste euskaldunak ezagutzeko aukera izango dute.  



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia