euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABO Winnemucca 2018: Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria eta Kate Camino idazkaria

2018/06/11

NABO mahai berritua 2108: ezker-eskuin, Mayie Petracek, diruzaina; Philippe Acheritogaray, lehendakaria; Kate Camino, idazkaria
NABO mahai berritua 2108: ezker-eskuin, Mayie Petracek, diruzaina; Philippe Acheritogaray, lehendakaria; Kate Camino, idazkaria

PUBLIZITATEA

Winnemucca, AEB. Urteroko Convention edo Biltzar Nagusia egin zuen NABO Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen federazioak joan den ostiralean Nevadako Winnemuccan, bertako Euskaldunak Danak Bat anfitrioi. Bilkuran, besteak beste, eta estatutuek manatu bezala, erakundeko lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egin zituen. Iaz Wyoming-eko Buffalon hautatutako Boiseko Annie Gavica ez zen aurkezten berrautua izateko eta, beraz, hautagai bakarra zegoen. Bildutakoek onespena eman zioten eta ondorioz Philippe Acheritogaray sanfrantziskotarra da NABOko lehendakari berria. Annie Gavica, berriz, lehendakariorde bilakatzen da.

Hautatua izan ondoren, Acheritogarayk Renoko Kate Camino proposatu zuen idazkari berria izateko. Camino, NABOko facilitator edo sustatzailea izan da orain arte eta, bildutakoen onespena lortu zuenez, hemendik aurrera bi kargu horiek bateratuko ditu.

NABOko diruzaina izateko, ostera, orain artean postu horretan zegoen Mayie (Berterretche) Petracek-ek bertan segitzeko hautagaitza aurkeztu zuen eta lortu ere aho batez lortu zuen bertakoen onespena Denver-Coloradoko Euskal Etxeko lehendakari ere badenak.

Joan den asteburuan Winnemuccan egindako NABOko Biltzar Nagusi eta Euskal Festaren kronika eskaintzen segituko dugu zenbait artikulutan aste honetan. Egon adi artikulu eta argazki-kroniketara!



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia