euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk euskara ikasi eta euskal etxeetan irakasle aritzeko prest dauden 12 lagun behar ditu

2009/05/06

Euskara irakasle eta NABO eta HABEko arduradunen bilera Salt Lake City-n (argazkia HABE)
Euskara irakasle eta NABO eta HABEko arduradunen bilera Salt Lake City-n (argazkia HABE)

PUBLIZITATEA

AEBetan bizi bazara, hamasei urte edo gehiago baldin badituzu eta euskara ikasi eta euskal etxeetan irakasle izateko gogoa baldin baduzu, NABOk esku-eskura jartzen dizu aukera. AEBetako Euskal Etxeen elkarteak hiru urtez internet bidezko sistema batekin ikasteko aukera emango dizu --doan eta astean hiru ordu bakarrik ikasiz-- eta zure euskal etxeko euskara irakasle bihurtu ahal izango zara. NABO ekimen honetan parte hartu nahi duten 12 lagunen bila dabil, lehen edizioa abian jartzeko. Parte hartu nahi dutenek Izaskun Kortazar NABOko Euskara Koordinatzailearekin harremanetan jarri behar dute.

Boise, AEB. NABOk 12 bolondres behar ditu euskara ikasi eta euskal etxeetan irakasle lanak egiteko datozen urteetan, euskara eta euskal kultura AEBetan bizirik mantentzeko behar beharrezkoak izango dira eta. Partehartzaileek 16 urte edo gehiago izan behar dute --ez da beharrezkoa euskal jatorria izatea-- eta gertuen duten euskal etxearekin harremanetan jarri beharko dute, elkartea izango baita beraien 'sponsor'-a.

Partehartzaileek etxean ikasi ahal izango dute euskera, erosotasun osoz, HABEk garatu duen online ikasketa sistema bati esker eta Euskal Herritik laguntza emango dien tutore baten gidaritzapean. Programa HABEren webgunean dago eskuragarri, IKASTEN atalea. Bertan partehartzaileek ikasteko behar duten materiala eta ikasgaiak aurkituko dituzte.

Programa NABOk lehenengo 12 bolondresak bildu bezain pronto jarriko da abian eta doakoa izango da, ikasleek gutxienez programaren %80a betetzen baldin badute. Partehartzaileek astean hiru ordu eskaini beharko dizkiote ikasketa prozesuari, bi astero atal bat beteaz, irailaren 15etik abenduaren 15era eta urtarrilaren 15etik maiatzaren 15era. Ikasleek urtean behin aste beteko barnetegi batean parte hartu beharko dute AEBetako zentroren batean.

Bi urte euskara irakasten

Partehartzaileek urtero kontratu bat sinatuko dute Euskal Etxearekin, urteko ikasketak bete eta barnetegira joango direnanen konpromezua hartuz. Programaren hiru urteak bete ostean irakasle berri hauek ikasitakoa bakoitzak bere euskal etxeko kideei erakutsiko diete bi urtez gutxienez.

Programan parte hartu nahi dutenek Izaskun Kortazar NABOko Euskara Koordinatzailearekin harremanetan jarri behar dute:

Izaskun Kortazar

2525 S Ormond, Boise, ID 83705

1-208-891-2679 ( c )

1-208-426-3798 ( w )

izaskunkortazar@gmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia