euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABO Biltzar Nagusiak emango die bihar hasiera iganderaino zabalduko diren Winnemuccako 2018 Euskal Jaiei

2018/06/07

Winnemuccako (Nevada) 2018ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festetako kartela
Winnemuccako (Nevada) 2018ko NABO Biltzar Nagusi eta Euskal Festetako kartela

PUBLIZITATEA

Euskal asteburua bizi izango du Nevada Iparraldeko Winnmucca herriak, bihartik aurrera eta igande arratsalderaino 2018ko NABO Biltzar Nagusiaren eta Euskal Festen egoitza izango baita ekainaren 8, 9 eta 10ean. Bihar goizean, 7:30etatik aurrera, herrial osotik eta Kanadatik etorritako NABO delegatuak hasiko dira biltzen eta federazioaren 2018ko Biltzar Nagusiari ekingo diote, eta besteak beste lehendakari berria hautatuko dute. Arratsaldez, festei emango zaie hasiera, igande arratsaldean programa amaitu arte,

Winnemucca, AEB. Ohi baino lehenago dira aurten NABO Convention (Biltzar Nagusia) eta urtero horrekin batera AEBetako herri eta euskal etxe diferente bat antolatzaile egiten diren Euskal festa nagusiak. Ekainaren 8, 9 eta 10ean, Nevadako Winnemucca eta bertako Basque Club edo Euskal Etxea anfitrioi izango dira hiru eguneko programa bat prestatuta, NABOko euskal etxe eta elkarteetako kide diren ordezkariak errezibitzeko (NABO bilkurarako) eta oro har asteburu osorako euskal gizataldeetako hamaika kide eta lagunen anfitrioi izateko. Hona programa:

Ostirala, ekainaren 8an

-07:30etan hitzordua NABOren Biltzar Nagusirako Winnemuccako Convention Center-en, East Hall.
-13:30etan Haurren Mus Txapelketa Convention Center-en, East Hall
-19:00etan: “Etxea: Memoirs of Gernika” ikuskizuna Ardi Baltza-ren eskutik, Xabier Irujo lankide - Convention Center West Hall
-Ondoren euskal erromeria. Ormaechea's euskal jatetxean afaria eta dantza, Jean Flesher-en Amerikanuak taldearekin

Larunbata, ekainaren 9an

-08etan - 5K run/walk lasterketa - Vesco Park
-12:30etan, Kabalkada desfilea - Model T Casino-tik hasita (ipar aldera, Winnemucca Blvd-etik gora)
-12etan, Irekiera zeremonia & festa hasiera - Convention Center - East & West Halls & Nixon Lawn berdegunean
-18:30etatik aurrera - dantzaldia. Musikariak: Jean Flesher-en Amerikanuak banda eta bertako Decoy banda

Igandea, ekainaren 10ean

-09:00etan, Euskal Meza - Convention Center,  East Hall edo Nixon Lawn berdegunean (eguraldiaren arabera)
-09:00 - 12:00etara, Euskal Gosaria - Convention Center West Hall
-11:00etatik-5:00etara Emanaldiak, erakustaldiak, bazkaria, janari eta musika

Programa eta jarraipideak NABOren webgunean, hemen (pdf)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia