euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko ia 30 euskal etxek bat egingo dute Joseba Sarrionandiarekin ostiraleko Klasikoen Irakurraldian

2015/06/01

2015eko Klasikoen Irakurraldiaren afitxa
2015eko Klasikoen Irakurraldiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Ostiralean Bilboko Arriaga Antzokiak Klasikoen Irakurraldi berri bat hartuko du eta urtero legez makina bat euskal etxek parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoen bitartez. Aurtengo protagonista Joseba Sarrionandiaren "Narrazio Guztiak" liburua izango da eta antolatzaileek agertu dutenez, idazlea berak bideo baten bidez hasiera emango dio irakurketari.

Bilbo, Bizkaia. Joseba Sarrionandiaren  “Narrazio Guztiak” irakurriko dut Arriaga Antzokian ostiralean, oso-osorik, jendaurrean, “Klasikoen VIII. Irakurraldia"-n. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu du ekitaldia, Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Laboral Kutxaren babesarekin.

Irakurraldiarekin Euskara Ikasleen Jaia ospatzen da, urtean zehar euskaltegietan eta euskal etxeetan euskara ikasten debiltzanek lana aintzat hartuz. Urtero legez, euskal etxeek ere bat egingo dute festarekin eta aurten 28 elkartek parte hartuko dute, aldez aurretik grabatutako bideoei esker.

Irakurraldia goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00etan bukatuko da. Bertan izango da Joseba Sarrionandia idazlea, bideo baten bidez, eta berak ekingo dio irakurraldiari.

Orotaram egunean zehar 400 lagun inguru pasatuko dira Arraigako taulagainetik. Besteak beste, hauexek izango dira partaideak: Ibon Areso Bilboko alkatea, Bilboko udaleko ordezkaria; Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari instituzionalak; Laboral Kutxako zuzendari nagusia; Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta irakasleak; Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea.

Aipatutakoez gain, Bilboko Udalbatzako kideek irakurriko dute; baita euskaltzainek, hedabideetako ordezkariek, sindikalistek, Bilbo Zaharra Euskaltegiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleek, ostalariek, Gotzaingoaren ordezkariek,  eta ekonomista, abokatu eta ingeniarien eskola profesionaletako ordezkariek ere.

25. urteurrena

 

Ekainean 25 urte beteko dira >Sarrionandiak "Narrazio guztiak" idazten bukatu zuela. Euskal narrazioaren alorrean, narratiba moderno bat ekarri zuen Lan honek.  80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: Narrazioak, Atabala eta euria (1985) eta Ipar aldeko orduak (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak. Guztiak berridatzi ditu egileak, zuzenketa axalekotik harago, estiloa goitik behera aldatuz baina bere jatorrizko espirituari leial eutsiz. Emaitza, klasikoa bezain gaurkoa, irakurle gazteak nahiz antzinakoak liluratzeko modukoa.

 

Aurreko urteotan, Axularren Gero, Mogelen Peru Abarca, Miranderen Haur Besoetakoa, Saizarbitoriaren Hamaika Pauso, Urretabizkaiaren Zergatik Panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak eta Gabriel Arestiren Harri eta Herri irakurri zituzten.

Aurten, hirugarrenez, Bilboko Alhondigako sarrerako pantailetan ere zuzenean ikusi ahal izango da irakurraldia egun osoan zehar. Horretaz gain, irakurketa streaming bidez 12 orduan zehar jarraitu ahal izango da Eitb-ren webgunean: http://www.eitb.eus/narrazioguztiak-irakurketa

Hauek dira irakurraldian parte hartuko duten euskal etxeak:

 

 

Herria

Izen ofiziala

1.-

PARIS (Frantzia)

PARISEKO ESKUAL ETXEA - LA MAISON BASQUE DE PARIS

2.-

LONDRES (Erresuma Batua)

LONDON BASQUE SOCIETY

3.-

TOKIO (Japonia)

ASOCIACION TOKYO-KO EUSKAL ETXEA

4.-

VANCOUVER (Kanada)

ZAZPIAK BAT BASQUE SOCIETY

5.-

MONTEVIDEO (Uruguai)

F.I.V.U. - FEDERACIÓN DE INSTITUCIONES VASCAS DE URUGUAY

6.-

MADRID

EUSKAL-ETXEA-HOGAR VASCO DE MADRID

7.-

VALENTZIA

ASSOCIACIÓ EUSKALTZALEOK

8.-

BERLIN (Alemania)

GERNIKA DEUTSCH-BASKISCHER KULTURVEREREIN E.V.

9.-

QUEBEC

EUSKALDUNAK ASSOCIATION DES BASQUES

10.-

BUENOS AIRES (Argentina)

COLEGIO EUSKAL ECHEA

11.-

NEW YORK (AEB)

EUZKO ETXEA OF NEW YORK

12.-

SANTIGO (Txile)

EUZKO ETXEA-CASA VASCA DE CHILE

13.-

SAN FRANCISCO (AEB)

BASQUE CULTURAL CENTER, INC.

14.-

NECOCHEA (Argentina)

CENTRO BASKO ARGENTINO 'EUZKO ETXEA'

15.-

VALENTZIA

CENTRO VASCO-NAVARRO LAURAK BAT

16.-

BORDELE (Frantzia)

ESKUALDUNEN BILTZARRA

17.-

MALLORCA

EUSKAL ETXEA "ARTEA"

18.-

MONTEVIDEO (Uruguai)

EUSKAL ERRIA

19.-

BOISE (AEB)

BASQUE MUSEUM & CULTURAL CENTER, INC.

20.-

VALPARAISO (Txile)

EUSKO ETXEA CASA VASCA

21.-

ERROMA (Italia)

ACE – ERROMAKO EUSKAL ETXEA

22.-

SALTO (Uruguai)

SALTOKO EUSKALDUNEN TALDEA

23.-

SYDNEY (Australia)

GURE TXOKO BASQUE CLUB INC.

24.-

BRUSELA (Belgika)

BRUSELAKO EUSKAL ETXEA

25.-

MEXIKO D.F. (Mexiko)

CENTRO VASCO DE MEXICO A.C.

26.-

VALLADOLID

CENTRO VASCO "GURE TXOKO"

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia