euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Munduko hainbat euskal etxetan ibili da aurten ere opariak banatzen Olentzero, Argentinan, Mexikon, AEBetan...

2007/12/27

Olentzero Zingirako Euskaldunakeko umeekin
Olentzero Zingirako Euskaldunakeko umeekin

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko kale eta bazterrak jostailu berriak probatzen ari ziren umeez josita agertu dira egunotan, baina Diasporan ere antzeko zerbait gertatu da, Olentzero gero eta euskal etxe gehiagotara heltzen delako. Euskaldunen Gabonetako pertsonaia maitagarrienetakoa inoiz baino lanpetuago ibili da aurten eta opariak eraman ditu Argentina, Mexiko, Estatu Batuak, Australia eta beste hamaika bazterretaraino.
Olentzerok milaka kilometro egin ditu aurten, munduko hainbat euskal etxeetako haurrei opariak helarazteko. Urtetik urtera gero eta gehiago dira euskal ohitura eta pertsonaia hartuta jai eta ekitaldiak antolatzen dituzten euskal etxeak eta aurten jo ta su ibili da lanean Olentzero. Batzuek goiz hartu zuten euskal jeinua, Sydneyko Gure Txokoko umeek bezala. Egunotan Olentzero Argentinako Chascomús, Villa Mercedes, Buenos Aires eta Mar del Platako Euskal Etxetan izan da; Estatu Batuetako Utah eta Washingtonen, eta San Frantziskoko BCCn; Mexikoko Euskal Etxean eta Bartzelonan, besteak beste.

[Goiko irudian Olentzero opariak banatzen Chascomúseko Euskal Etxean, Argentinan]

[Olentzero Zingirako Euskaldunak elkarteko haurrekin, Chascomúsen]

Villa Mercedes, Mexiko DF eta Utah-n ere bai

Olentzerok hitzordua zuen Villa Mercedeseko haurrekin, izan ere aurreko egunetan umeek euskal etxean prestatutako postontzi berezi batera bota zituzten euren gutunak. Mexiko DFko euskal etxean, bestalde, haur asko bildu ziren, batzuk euskal jantziekin jantzita gainera, Olentzerori ongi etorria egiteko. Aurreko urteetan euskal dantza erakustaldia egiten zioten, baina aurten umeek Mexikoko Gabonetako ohiturak erakustea erabaki zuten. Horrela umeek ostatu (posada, Mexikon) eskaria abestu zuten, Jose eta Mariak Jesus jaio aurretik egingo luketen bezala. [Ezkerreko irudian Olentzero haurren gutunak hartzen Villa Mercedeseko euskal etxean, Argentinan]

[Goiko irudian Olentzero Mexikoko Euskal Etxean]

[Goiko irudian Mexikoko jaian parte hartu zuten neskatila batzuk]

[Goiko irudian haurrak dantzari Utahko Euskal Etxearen Gabon Jaian (EEUU)]


Lotura interesgarriak

Olentzero Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 24ean

Mar del Platako txikiek harrera egin zioten Olentzerori
2007ko abenduaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sydneyko Euskal Etxea haurrek ongi etorria egin zioten Olentzerori
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko abenduaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia