euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu osotik etorritako bostehun bat euskaldun partaide ospatu dute San Sebastian Argentinako Necochean

2019/02/04

Necocheako Euzko Etxeak urtarrilaren 24, 25 eta 26an ospatu du aurten bere San Sebastian festa eta danborrada
Necocheako Euzko Etxeak urtarrilaren 24, 25 eta 26an ospatu du aurten bere San Sebastian festa eta danborrada

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Urtero jendetsu eta arrakastatsu den festa da Necocheako San Sebastian festa eta danborrada, baina aurten Necochea bertakoak ezezik Argentinako beste hainbat tokitako euskaldunak eta atzerritik etorritakoak ere bildu ditu inoiz baino gehiago. Bostehun bat jende izan dira partaide hiriko Euzko Etxearen egoitzan, etorriak besteak beste Mar del Plata, Rosario, Buenos Aires (Laurak Bat), La Plata, Laprida, Cañuelas, Gral. Las Heras, Bahia Blanca, San Nicolas, Balcarce, Azul, Lomas de Zamora eta Macachin-eko euskal etxeetatik, baita ere Jujuy eta Loberiako euskal gizataldeetatik.

Eta urrunagotik, Gipuzkoako Hernanitik ere hurreratu baitira gonbidatuak, eta are gehiago, Valentzian, Bartzelonan, Sydney-n eta Londresen bizi diren euskaldun batzuk ere animatu dira argentinaratu eta Necocheako euskal jai handienaren lekukoak izateko.

Jaiak hiru ospakizun nagusi izan zituen: urtarrilaren 24an, 'Sagardotegi Gaua' ospatuta; 25ean, Pintxo Eguna; eta bukatzeko, 26an, larunbata, erromeria. Azken honetan Maria Angeles Ibarguren hautatu zuten alkate etxekoek, eta jotzaile txiki eta helduek danborrada eskaini zuten elkarrekin.

Dantzariak ere izan ziren larunbat gaueko protagonista, bai Necocheako Gazte Alai taldekoak, baita Buenos Airesko Laurak Bat-ekoak ere. Sorpresa eder bat ere prestatu zuten anfitrioiek: Euskal Herritik etorritako Ainara Ortega Barrenetxea kantari hernaniarrak abesti batzuk eskaini zizkien bildutako lagunei.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia