euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugikorrentzako aplikazio batek Euskal Herriko jatetxeen gida interaktiboa eskaintzen du, ingelesez

2011/11/23

Aplikaziotik hartutako irudi bat
Aplikaziotik hartutako irudi bat
Telefono mugikorrentzako etengabe sortzen ari diren aplikazioen artean badira Euskal Herriarekin harremana duten makinatxo bat. Horietako bat da "Basque Country: Cuisine and Culture" delakoa, ingelesez Euskal Herriko 200 bat jatetxeren berri ematen duen gida interaktiboa. Horrez gain, euskal hiztegi bat, menu deskodifikadorea eta pintxoen argazki sorta ere eskaintzen du gidak.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Euskal Herriak gure gastronomiaz gozatu nahi duten milaka turista jasotzen ditu urtero, eta Michelin izardun jatetxeez gain pintxo aukera galanta eskaintzen duten ehundaka taberna biltzen ditu. Hainbeste aukerakin, nola erabaki? Mark  Ayling kazetari eta bidaiariak “The Basque Country: Cuisine and Culture” izeneko mugikorrentzako aplikazioa sortu du, bisitariei aukeraketa horretan laguntzeko.

Ayling Kaliforniako freelance kazetari bat da eta Euskal Herrian izan zenean bertako gastronomia eta kulturarekin maitemindu egin zen. Orain, Sutro Media enpresaren laguntzarekin, Euskal Herriaren arlo hau ezagutu nahi duenarentzako gida sortu du.

Hiru probintzia soilik

Aplikazioa iPhone, iTouch eta iPad gailuetan erabil daiteke eta 200 jatetxe, taberna eta leku historiko edo ikusgarrien informazioa dakar. Lehendabiziko bertsioak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako informazioa soilik dakar,  bertan bakarrik ibili baitzen egilea.

Gida interaktibo honi esker erabiltzaileak dagoen lekutik gertuen dagoen jatetxea aurkitu ahal izango du, eta Google Mapsen bidez helbidea ere eskuratu ahal izango du. Informazio turistikoa ere eskaintzen du aplikazioak, eta euskal historia eta kulturari buruzko zenbait datu topatuko ditu erabiltzaileak bertan.

Menua dekodifikatzen

Jatetxe zerrendan merkeak zein Michelin izardunak agertzen dira eta pintxo gida ere eskaintzen du, bakoitzaren argazki eta azalpen batekin. Beste atal batzuk 'menu dekodifikatzailea', euskarazko hitz zailenak esateko laguntza eta jatetxeen 1000 argazki baino gehiago dira.

Aplikzioa iTunes-en eskura daiteke, 2.99 dolar ordainduta.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia