euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Haize Hegoak euskal dantzak dantzatuz edertu zuen Klub Alpinista germaniarraren 85. urteurrena

2019/06/13

Eusko Indarra taldea Klub Alpinistaren 85. urteurrenean
Eusko Indarra taldea Klub Alpinistaren 85. urteurrenean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Euskal erakundeko ‘Eusko Indarra’ taldeak bere instituzioaren eta euskal gizatalde osoaren ordezkari jardun zuen Montevideon Alpenländerverein Klub Alpinistaren urtebetetze jaian. Alpeetatik etorritako aleman hiztunen ondorengoak biltzen dituen elkarteak 85. urteurrena ospatu zuen igandean eta opari gisa euskal dantza ikuskizun bat oparitu zion Haize Hegoak. ‘Ipar Haizea iauntzi’, ‘Tafallako Jota’, ‘Lizarrako Larrain Dantzaren baltsa’, eta ‘Imotzeko esku dantza’ dantzatu ostean, eta partaidetza eskertzeko, oroigarri bat eman zioten anfitrioiek Maite Bengoa Haize Hegoa-ko lehendakariari (festaren argazkiak, hemen).

Berri honekin batera, Montevideoko Euskal Etxetik elkartearen ekaineko egitaraua gogora arazten dute: ekainaren 15ean, larunbata, gazteei zuzendutako hitzaldi bat eskainiko dute Euskal Etxean eta 16an, igandea, paella prestatuko dute elkarteko sukaldariek zatika saldu eta baliabideak lortzeko erakundearentzat. Horrez gain, hiru asteazkenetan jarraian euskal zinema proiektatuko dute, datorren asteko asteazkenean, 19an hasita, izenburu hauek barne: La muerte de Mikel, Amama eta Fuego Eterno.

Urtero bezala, azkenik, San Juan Jaia ari da prestatzen Haize Hegoa. Hitzordua ekainaren 23an izango da, iluntzeko 7etan, Euskal Etxearen helbidean. Eta ekainari ondarreko agurra emateko, kultur hitzaldi bat antolatu dute ekainaren 28an, ostirala, Casona de Punta Carretas aretoan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia