euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak ‘Guernica’ koloredun bat inauguratuko du datorren igandean bere egoitzan

2018/11/07

Etxeko kide den Baldomero Anso soinujolea muralaren aurrean
Etxeko kide den Baldomero Anso soinujolea muralaren aurrean

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Euskaro Euskal Etxearen aitzinaldea edertuko duen murala, euskal jatorria duen Rocio Matosas Etchebarne artistaren lanari zor zaio. Jatorriz Pablo Picassok 1937an pintatutako ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio berri honek originalaren antzeko tamaina du baina Reina Sofia Museoan dagoena ez bezala, hau koloreduna da. Izan ere, ikurrinaren koloreak sartu dizkio margolari paysandutarrak Espainiako Gerra Zibilaren garaian herri euskaldun hone kontra egindako sarraskia salatzen duen artelanari.

Murala bukatzeko 60 bat lanordu erabili behar izan ditu artistak eta datorren iganderako, azaroaren 11rako iragarri diote inaugurazioa Euskaro zentruko lagunek. Egun horretan bertan, elkarretaratzea, bazkaria eta Mus eta Kanasta txapelketa ere iragarri dute euskal etxekoek.

Datorren igandetik aurrera ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio koloreduna Bacigalupi eta Madrid kaleetako izkinean egongo da ikusgai, Euskaro Euskal Etxearen egoitzaren aitzinaldean, Uruguaiko hiriburuan.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia