euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskaro EEak 2019 ikasturteari ekin dio, urteko asteroko lehenengo mus hitzordua gauzatuz

2019/02/22

Euskaro Euskal Etxeko muslariak
Euskaro Euskal Etxeko muslariak

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Uda sasoi betean gaude hemen, baina Uruguain ere euskal etxeak hasiak dira pixkanaka 2019 ikasturte berriko lehenengo urratsak ematen, udako geldialdiaren ostean. Hiriburuko Euskaro EEan, lehenengo bilkura musari lotua izan da, izan ere euskal karta jokoa jarduera bereziki garrantzitsua baita bertan. Gogoratu bejarrik ez dago, euskal etxe hau MercoMus txapelketa hegoamerikarraren egoitza izan zela iaz, Argentina, Txile, Peru, Venezuela eta Uruguai bereko goi mailako muslariekin.

Aktibitate honi oraindik ere sustapen gehiago emateko, mus egunak antolatzen dituzte Euskal Etxean asteazkenero. Batzuek jokatzera bilzen dira, beste batzuek, ikastera, Mus Eskolako parte. Euskal Etxeko erreferente Lucia Goñik EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “aste honetako asteazkenean, otsailaren 20an egin dugu urteko lehenengo topaketa, oso arrakastatsua gainera, lagun ugarirekin, asko gazteak”.

Aurreneko hitzordu honen ondotik, Euskaro, urtean zehar eskaintzen dituen gainerako jarduerekin hasiko da segidan, tartean dantza eta euskara eskolekin, kultur hitzaldiekin, zine saioekin eta abar, batzuk aipatzearren.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia