euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak batera ospatu zituen Euskararen Eguna eta Urte Bukaera

2009/12/28

'Voces de la Plaza' abesbatza Euskal Erria Euskal Etxean kantari, euskal kantuak eskainiz
'Voces de la Plaza' abesbatza Euskal Erria Euskal Etxean kantari, euskal kantuak eskainiz

PUBLIZITATEA

Montevideotik, hiriburu uruguaitarreko Euskal Erria Euskal Etxekoek Euskararen Nazioarteko Eguna eta Urte Amaiera festa ekitaldi berean ospatu zituztela adierazi digute. Ekitaldia euskal egoitzako Ezkurra Aretoan gauzatu zen eta deialdiko programako parte, koru musika eta euskal folk tradizionala eskaini ziren, euskara ikasle eta irakasleek eta elkarteko bazkide eta lagunek osatutako entzulego baten aurrean.

Montevideo, Uruguai. Hitzordua abenduaren 4ean gauzatu zen eta bateginik ospatu zituen Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) eta urtero abenduan egiten den Urte Amaierako elkarretaratzea. Euskal Erria Euskal Etxearen egoitzako Ezkurra Aretoak bildu zuen ekitaldia. ENEren kasuan, euskal etxe montevideotar hau 1949an Eusko Ikasuntzak lehenengoz deitu zuenetik ari da ospatzen Euskararen Eguna.

Ekitaldiaren hasieran, euskararen aldeko agiri bat irakurri zen, "euskal kulturarentzat daukan garrantzia" aipatuz, baita ere "Euskal Herriaren nortasunaren ikur gisa". Ondoren 'Voces de la Plaza' abesbatzak kantatu zuen, euskal kantu sorta bat euskaraz kantaturik.

Senidetza afariarekin ostean, Leonel Aguirrek eta Martin Zabalzak osatzen duen Txindurri taldeak bere errepertorioko hainbat kantu kantatu zituen. Giro ezinhobean gauzatu zen guztia, Txindurriko partaideak ere Euskal Erria-ko euskara ikasleak baitira eta bertaratutakoek euren kantuak --tradizionalak zein herrikoi bihurtu diren zenbait euskal kantu garaikide-- gustura entzun eta zenbaitetan haiekin batera kantatu baitzituzten. "Festa benetan polita izan zen", laburbildu digu Euskal Erria-tik Gabriela adiskideak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia