euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak 60 ikaslek jarraituko duten euskara ikastaro trinko berri bati ekin dio

2007/08/04

Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Montevideoko Euskal Errian izan zen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko; negu gordina da hemen, agi denez
Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria Montevideoko Euskal Errian izan zen inaugurazio ekitaldian parte hartzeko; negu gordina da hemen, agi denez

PUBLIZITATEA

Bosgarren urtez euskara ikastaro trinkoa eskainiko du Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxeak eta gero eta pertsona gehiago dira interesatuak. Ikastaroak doakoak eta irekiak dira, elkarteko kide izan ala ez. Joan den astelehenean inauguratu zen ikastaro berria eta iraila bukaera arte luzatuko da. Euskara Munduan programako koordinatzailea, Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegi, ekitaldian izan zen eta ikasleek euren interesa agertu zioten, aldi berean Uruguain euskara ikasi nahi duenak izaten dituen arazoei buruzko hausnarketa eta elkarrizketa sortu zelarik.
Euskara ikasteko aukera izango da Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean aurten ere, bosgarren aldiz abuztutik irailerako ikastaroa trinkoa eskainiko baitu elkarteak. Ikastaroa doakoa da eta parte hartu nahi duten guztiei irekia, elkarteko kide izan ala ez. Interesa duen edonork ateak irekita ditu eta aurten 60 ikaslek izena eman dute ikastaro trinkoan. Ikastaroa Euskara Munduan programaren barruan kokatzen da eta HABE eta Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzaren laguntzarekin antolatzen da.

Justi Vigara da ikastaroaren arduraduna. 'Ondo ezagutzen du Justik bertako martxa, izan ere, bera izan zen orain bost urte ikastaro trinko hauek ematen hasi zen lehenengo irakaslea', azaldu dio BasqueHeritage.com-i Kinku Zinkunegik. 'Horrez gain 2004an urte osoa eman zuen Universidad de la Republica-n Lengua y Cultura Vasca delako ikastaroa irakasten'.

Aurpegi berriak gogotsu

Aurtengo ikastaroko inaugurazioa joan den astelehenean egin zuten Euskal Errian eta, ikasleekin batera, bertan izan ziren Justi Vigara eta Kinku Zinkunegi. 'Jendearen gogoa aparta zen eta hasteko irrikitzen zeudela adierazi zuten', azaltzen du Zinkunegik. Ikasleek, halaber, Montevideon euskara ikastearen zailtasunak azpimarratu zituzten, horren inguruko hausnarketa eginez. Azaldu zutenez, asko kostata aurreratzen omen dute.

'Ezin ahaztu euskal etxeetako erritmoa ordu gutxikoa dela eta horri jendearen hutsegiteak gehitzen badizkiogu (lana dela, desplazamendu arazoak direla…) urrats bat gainditzeko ikasturte oso bat behar izaten dute gutxienez, eta, udako oporretan egiten duten etenaldia dela eta berriro atzera egin eta moteldu egiten direla zioten ikasleek', aipatzen du Euskara Munduan programako koordinatzaileak. Hala ere ikasle kopuruak urtetik urtera gora egiten duela azaldu dute ikastaroko arduradunek eta aurreko urteetan ikastaroan ibilitako ikasleez gain aurpegi berri asko egon zirela irekiera ekitaldian.


Lotura interesgarriak

HABE
www.habe.euskadi.net

'La hora vasca del Uruguay'-ren aurkezpena Euskal Errian
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 24ean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia