euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra ‘Culturafest’ jaialdian partaide, euskal kulturaren ordezkari eta hedatzaile

2018/09/20

2018ko Culturafest Uruguaiko Universidad de la Reoublican
2018ko Culturafest Uruguaiko Universidad de la Reoublican

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Ekitaldia Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatean izan zen, bertako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa antolatzaile. Bateko eta besteko hizkuntza eta kultura elkarri hurbiltzea helburu duen hotzordu honek kultura multzo bateko ordezkariak bildu zituen, tartean Montevideon euskara eta euskal kultura zabaltzen dituen elkarteetako bat den Aldaxka Kultur Biltzarra.

Mota askotako proposamenak eskaini zizkieten Aldaxka taldeko lagunek Fakultatean bildutako ikasleei eta publikoari, besteak beste euskal abizenei buruzko informazioa, euskal orrazkeren erakusketa bat eta pintxo dastaketa.

Euskara klase ireki bat ere eskaini zen, Leonat Egiazabal irakasle uruguaitarraren eskutik.

Ekitaldiko argazki gehiago, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia