euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Misiones, Argentina: Euskal Jatorri Euskal Etxeak atzera egin behar izan du bere egoitza eraikitzeko ametsean

2018/12/04

Euskal Jatorri Euskal Etxea hiriko 2017ko Immigranteen Jaialdian
Euskal Jatorri Euskal Etxea hiriko 2017ko Immigranteen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Posadas, Argentina. Posadas hiriko Euskal Etxeak jakinarazi nahi dio euskal komunitateari bertan behera utzi behar izan duela egoitza propioa eraikitzeko proiektua. Elkarteak azaldu duenez, aurtengo maiatzean "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" erakundearegandik komodato moduan jasotako lur eremua, eta legez derrigorrezkoak diren izapide guztiak bete ondoren, bueltatu behar izan diote erakunde emaileari, “azalpenik eskaintzen ez zuen eta eremua bueltatzera behartzen gintuen gutun bat jaso ondoren”.

“Ez dakigu zer nolako interes edota arrazoiak dauden egoera honen atzean. Duela zazpi hilabete utzi ziguten lur-eremua Euskal Etxearen egoitza eraikitzeko, eta orain, atzera bueltatze honekin diru asko ez ezik, etxea izateko genituen planak ere zapuzten zaizkigu”, adierazi du euskal erakundeak plazaratu eta zabaltzeko eskatu digun oharrean.

“Fede gaiztoaren albokoa den jokabide hau oztopatzaile da euskal kultura mantendu eta zabaltzeko lan handia egiten ari diren gure ehundik gora familientzat eta Euskal Etxearentzat berarentzat, pixkanaka pixkanaka hilabetez hilabete eta ahalegin handiz daramagun bidean”, nabarmendu dute Euskal Jatorri Euskal Etxeko lagunek. Euskal Etxeak zabaldutako gutun osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia