euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mintzanet lehiaketa: bidali esaldi bat #Mintzauda traolarekin eta Etxepareren liburu sorta bat irabaz dezakezu!

2015/07/02

Euskal kulturari buruzko liburu sorta eder hau jasoko du irabazleak
Euskal kulturari buruzko liburu sorta eder hau jasoko du irabazleak

Euskara nonnahi eta noiznahi praktikatzeko sistema da Mintzanet eta udan ere euskara sustatzen jarraitzeko lehiaketa berezi bat jarri du abian. Edonork parte har dezake, era oso errazean: lotu esaldi batean Mintzanet eta uda, eta bidali mezu batean sare sozialetan #mintzauda traolarekin. Saria, Etxepare Institutuko liburu sorta euskal kulturari buruz!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Mintzanet euskara online praktikatzeko aukera ematen duen zerbitzua. Munduko edozein txokotik erabil daiteke, nahikoa da izena eman eta solaskide batekin solas egiteko hitzorduak adostea. Sistemak parte hartzeko bi era eskaintzen ditu: batetik "bidelari" izan zaitezke (euskara praktikatu nahi duena), edo, bestetik, "bidelagun" (euskaldun jantzia).

Euskaraz jakin eta besteei praktikatzen laguntzen dietenek online lagun eta solaskide berriak aurkitzeko aukera dute, eta askotan beste herrialdetako adiskideak egiteko aukera ere.

Mintzanetek udan ere euskara ikasi eta praktikatzera animatu nahi ditu erabiltzaileak eta horretarako bi lehiaketa jarri dituzte abian. Lehenengoan Etxepare Institutuaren liburu-sorta bat irabazteko aukera izango da. Horretarako, Mintzanet eta uda batzen edo uztartzen dituen esaldi bat bidali beharko da, eta Mintzanetek originalena sarituko du.

Bota zuer esaldia Twitterren edo Facebooken edo bidali posta elektronikoz info@mintzanet.net helbidera #Mintzauda traola erabiliz. Uztailaren 31n itxiko da lehiaketan partehartzeko epea. Edonork parte har dezake, munduko edozein txokotik.

Bigarren lehiaketa, aldiz, Euskal Herrian mugatua gerta daiteke, saria bazkari bat izango delako. #Mintzabazkaria traola partekatzen dutenen Mintzaneteko bidelagunek eta bidelariek irailaren 19an egingo duten bazkarirako txartel bat zozketatuko da. Sistema, berbera. Bota esaldia #Mintzabazkaria traolarekin Mintzaneteko Twitterren edo Facebooken edo bidali posta elektronikoz info@mintzanet.net helbidera. Lehiaketa honen epea abuztuaren 1etik irailaren 2ra arteko luzatuko da.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia