euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Milaka aurpegiz osaturiko euskararen mosaikoa: bidal ezazu zure argazkia eta bat egin Euskararen Egunarekin

2010/11/10

'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez sarean sortzen ari den aurpegien mosaikoaren zati txiki bat (argazkia EuskalKultura.com)
'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez sarean sortzen ari den aurpegien mosaikoaren zati txiki bat (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian. 'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' ekimenaren bitartez kanpainari atxikimendua adierazten dioten pertsonen argazkiekin mosaiko bat ari dira osatzen. Euskaldun anonimoak, telebistako aurkezleak, aktoreak, bertsolariak, kirolari eta jokalariak... askok igo dute honez gero berea. Bidal ezazu zeuk ere zeurea!

Donostia-San Sebastián. Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko kanpaina berri bat jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. Ideia sinplea da: mundu osoko euskaldunek bidalitako argazkiekin milaka aurpegik osatutako mosaiko erraldoia egitea. Izan ere 'Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots' da ekimenaren leloa. Parte hartu nahi duenak www.nikereeuskaraz.net.

Ekimena erantzun polita izaten ari da eta dagoeneko ehunka argazki bildu dituzte webgunean. Bi mosaiko desberdin ari dira osatzen: banakako argazkiena eta talde argazkiena. Parte har ezazu zeuk ere! Euskararen alde egiteaz gain, zeure argazkia aurkitzen eta ezagunik agertzen ote den bilatzen denborapasa ederra izango duzu!

Horrez gain webgunean 'Nik ere euskaraz' kanpaina hedatzen laguntzeko hainbat baliabide ere eskaintzen dira: webgune edo blogean erabiltzeko banner sorta eta Facebook edo Twitterren kanpainarekin bat eginez profileko irudian gehitu daitekeen leloa, adibidez. Hemen eskura ditzakezu.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia