euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mikel Urdangarinek Moskun joko du igandean eta atzeratu egin du Betleem-en eman behar zuen kontzertua

2010/06/04

Mikel Urdangarin e(Zornotza, 1971) kantari euskalduna
Mikel Urdangarin e(Zornotza, 1971) kantari euskalduna

PUBLIZITATEA

Azken egunotan izandako gertaeren karietara, Mikel Urdangarin kantari zornotzarrak Betleem herri palestinarrean datorren astean eman behar zuen kontzertua bertan behera gelditu da, hasieran iragarrita zegoen uztailaren 10eko datan bederen, eta gauzak zehazteke baina oraingoz uztailaren 23ra pasatu da, orduan posible izango delakoan, kantariaren ekipoko iturriek adierazi dutenez. Horren aurretik, Urdangarinek kontzertua behar du eman datorren igande honetan, uztailaren 8an, Moskuko Malin Zal Kontserbatorioan. Betleemgo emanaldiari dagokionez, agertokian Maria del Mar Bonet (katalanez), Cristina Pato (galegoz) eta Ismael Serrano (gaztelaniaz) lagun dituela arituko da, kontzertua Gazako zerrendarako telebistaturik.

Bilbo, Bizkaia. Plazaratutako oharrak argitzen duenez, Israelen gertatutako azkeneko gertalariak direla-eta, Mikel Urdangariek Betleem-en eskaini behar zuen kontzertua bertan behera geratu eta bi astez atzeratu da, uztailaren 23ra, asteazkena, pasatuz.

Ohar berak dioenez, horren aurretik Mikel Urdangarin eta Nika Bitchiash­vili kontinente europarraren kontrako muturrera doaz datorren igandean, uztailaren 8an, Moskuko Tchaikovsky Kontserba­torioko (Bolshaya Nikitskaya, 13) Kamera Aretoan kontzertua eskainiz, arratsaldeko zazpietan, Cervantes Institutuaren eskutik.

Hilabetearen amaieran, taldea osorik Euskal Herrian elkartuko da, Sestaon eskainiko duten kontzertuan. Betleem-en bukatuko duten ibilaldian Urdangarin (euskaraz), Maria del Mar Bonet (katalanez), Cristina Pato (galegoz) eta Ismael Serranorekin (gaztelaniaz) arituko da, Gazako zerrendara telebistatua izango dela iragarri den ekitaldian, amaitzen da oharra.

-Kantariaren webgunea: www.mikelurdangarin.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia