euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Miguel Angel Valenciak lekukoa jaso dio Jose Martin Azarlozari Mar del Platako EEko lehendakari legez

2012/06/20

Miguel Angel Valencia da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria
Miguel Angel Valencia da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari berria

PUBLIZITATEA

Mar del Platan, Buenos Aires probintzia argentinarreko kostaldean, Denak Bat Euskal Etxeko Urteko Ohiko Batzar Nagusiak araudiaren araberako kargu berrikuntzari ekin dio, Miguel Angel Valencia hautatuz Jose Martin Azarlozari lekukoa hartzeko erakundeko lehendakari legez, batzordekide direlarik baita ere Ana Maria Irigoyen, lehendakariorde lehen; Pedro Maria Plazaola, lehendakariorde bigarren; Gustavo Elichiribehety, idazkari; Maria Luz Vicente, idazkariorde; Patxi Valencia, diruzain; eta Juan Gonzalez, diruzainorde, besteak beste.

Mar del Plata, Argentina. Denak Bat-en Batzar Nagusia joan den larunbatean egin zen erakundearen Moreno 3440ko egoitzan arratsaldeko zazpietatik aurrera eta bertan aztertu eta onartu ziren Batzorde Kontu Ikuskatzaileak aurkeztutako iazko txostena, balantze orokorra, gastu eta baliabideen koadroa, 2011ko abenduaren 31 arteko epeari dagokionez.

Buruzagi berritzeari dagokionez, araudiaren arabera bilerari Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu hautatzea zegokion, hala nola lehendakaria, Jose Martin Azarlozaren bi urteko agintealdia bukatuta; lehendakariorde lehena,Ana Maria Irigoyenen bi urteko agintealdia bukatuta; lehendakariorde bigarrena urte bakarrerako, iaz bi urterako hautatua izan zen Miguel Angel Valenciak orain egun gutxi uko egin baitzion, lehendakari hautatua izan ahal izateko; bost batzordekide titular, bi urterako, Gustavo Elichiribehety, Patxi Valencia, Pedro Maria Plazaola, Asier Iriberri eta Facundo Ortigosa-ren bi urteko kargualdia agortuta; bi batzordekide ordezko, Lucia Martinez Irazoqui eta Ana Carolina Elichiribehety-ren kargualdia bukatuta, eta hiru kontu ikuskatzaile, Jorge Manuel Iriberri, Jose Maria Landeta eta Marcos Di Girolamoren kargualdia amaituta.

Kargua uzten duen lehendakariari dagokionez, 2006an hautatu zuten Joe Martin Azarloza lehendakari eta sei urte egin ditu karguan, epe horretan, besteak beste Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolakuntzako buru izan zelarik Mar del Platako Euskal Etxeak 2010ean Bigarren Mendeurreneko Euskal Etxea eratu zuenean. Kargua hartzen duen lehendakaria, berriz, bera ere etxeko aspaldikoa da, oraintsu arte lehendakariorde bigarren, eta pilotazale eta pilota-bikote Azarlozarekin.

Hauteskundeen ondoren eta kide berriak euren kargu berrietara pasatuta, hona geratu da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Miguel Angel Valencia
-Lehendakariorde lehen: Ana Maria Irigoyen
-Lehendakariorde bigarren: Pedro Maria Plazaola
-Idazkari: Gustavo Elichiribehety
-Idazkariorde: Maria Luz Vicente
-Diruzain: Patxi Valencia
-Diruzainorde: Juan Gonzalez

-Batzordekide titular: Asier Iriberri
-Batzordekide titular:  Facundo Ortigosa
-Batzordekide titular:  Leda Saucedo
-Batzordekide titular:  Horacio Mariano Ayesa
-Batzordekide titular:  Fernando Gaillour

-Batzordekide ordezko: Osvaldo Destandau
-Batzordekide ordezko: Monica Usubiaga
-Batzordekide ordezko: Cristian Enev
-Batzordekide ordezko: Jose Martin Azarloza

-Ohorezko epaimahaikide titular: Mirta Begue
-Ohorezko epaimahaikide titular: JoseMari Echevarria
-Ohorezko epaimahaikide titular: Juan Gaillour
-Ohorezko epaimahaikide titular: Miguel Angel Vicente
-Ohorezko epaimahaikide ordezko: Roberto Lopez de Armentia

-Kontu Ikuskatzaile: Jose Maria Landeta
-Kontu ikuskatzaile: Jorge M. Iriberri
-Kontu ikuskatzaile: Juan Marcos Di Girolamo

DENAK BAT EUSKAL ETXEA
Mar del Plata - Buenos Aires Argentina
www.denakbat.org.ar
Tel: (54-223) 495-3149



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia