euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbok eta Miamik zuzeneko aire konexioa hasteko lanetan ari dira, EEren sostengua ere tarteko

2011/05/20

Hegazkin bat Miamin lur hartzeko prestatzen
Hegazkin bat Miamin lur hartzeko prestatzen

PUBLIZITATEA

Aspalditik entzuten ari garen gaia da Bilbo eta Miami lotuko dituen hegaldi zuzen baten sorrera, baina egiaz orain artean ezin izan da proiektua gauzatu. Orain, une egokia heldu dela dirudi, eta ekimenaren sustatzaileek lanean darraite asmo horrekin. Gaur arratsaldean, Miamiko Nazioarteko Aireportuko ordezkari bat Floridako euskal komunitatearekin bilduko da Miamiko Txoko Alai Euskal Etxean. Bileraren helburua Miamiko euskaldunen interesa aztertzea, eta euren sostengua lortzea.

Miami, AEB. Miamiko Txoko Alai Euskal Etxeko kideek bilera egingo dute gaur arratsaldean Miamiko Nazioarteko Aireportuko ordezkari den Ernesto Rodriguezekin. Bileraren helburua Floridako euskal komunitateari Miami eta Bilbo lotuko dituen zuzeneko hegaldia abian jartzeko egitasmoaren berri ematea da. Euskal Etxeko Boni Guenecheak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, Bilboko eta Miamiko aireportuak lotzeko elkarrizketak izan dira, eta horietan parte hartzea izan dute Javier Souto Floridako senadoreak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak.

Gaurko bileraren helburua hegaldi honen sorrerak euskal komunitatearentzat izan dezakeen interesa eta lor dezakeen sostengua aztertzea da. Hegaldia astean behin izango litzakete, udako sasoian, lau hilabetez. Sustatzaileen aburuz hegaldi honek Miami Euskal Herriarekin zein Espainiarekin eta Frantziarekin lotuko lituzke, turismoa suspertuz.

Euskal Etxeko arduradunek azaldu dutenez ekainean bazkari bat egingo da Miamiko Nazioarteko Aireportuan, proiektuaren berri gehiago emateko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia