euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikon eta Argentinan barrena eramango duen kontzertu bira berria hasiko du Ameriketara Joseba Gotzon kantariak

2018/09/05

Joseba Gotzon: 2017ko Argentinako bere birako karteletako baten detailea
Joseba Gotzon: 2017ko Argentinako bere birako karteletako baten detailea

PUBLIZITATEA

Portugalete, Bizkaia. Bira berria hasiko du Ameriketara Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak. Rio de Janeiroko IMF estudioetan grabaturiko  'Desiraren Kaia' disko eta bideoa besapean, Mexiko (lehenengo aldiz) eta Argentina dira oraingoan bisitatuko dituen herrialdeak, joan den uztailean Kuban zenbait emanaldi eskaini ondoren, iaz Habanako Euskal Etxearen 140. urteurrena bete zela-eta. Ameriketarako hamargarren bidaia du honakoa Joseba Gotzonek, aurretik Argentina, Venezuela, Uruguai, Txile, Paraguai eta Brasil-en ibilia dela, besteak beste. Kantariarekin kontaktatu nahi izan ezkero, +34 607 956 196 telefonoan egin daiteke, edo Josebagotzon.com helbidean.

Hauexe da Portugaleteko kantariak biran eskainiko dituen hamaika kontzertuak:

-Irailaren 21ean. León (Guanajuato), Mexiko. Udal Artxibo Historikoa
-Irailaren 24an. Toluca, Mexiko. Nazioarteko Poesia Jaialdia
-Irailaren 25ean. Toluca, Mexiko. Nazioarteko Poesia Jaialdia
-Irailaren 26an. Toluca, Mexiko. Nazioarteko Poesia Jaialdia
-Irailaren 29an. Mexiko Hiria, Mexiko. Euskal Etxea
-Urriaren 4an. San Nicolás de los Arroyos, Argentina. Rafael de Aguiar Antzokia.
-Urriaren 5ean. Rosario, Argentina. Zazpirak Bat Euskal Etxea.
-Urriaren 7an. Paraná, Argentina. 3 de Febrero Antzokia
-Urriaren 10ean. Viedma, Argentina. Kasinoa.
-Urriaren 11ean. Carmen de Patagones, Argentina. Cagliero Aretoa.
-Urriaren12an. Viedma, Argentina. Udaletxea (Concejo Deliberante)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia