euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko UNAMeko euskara eta katalan irakasleek "Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" antolatu dute etzi

2018/03/19

"Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" kartel edo afixa
"Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" kartel edo afixa

PUBLIZITATEA

"Inguratu zaitez jolasean kultura hauetara!" leloarekin antolatu dute asteazken honetan Mexikoko Unibertsitate Autonomoak (UNAM) eta bere baitango euskara eta katalan irakurlegoek --hurrenez hurren Etxepare Euskal Institutua eta Kataluniako Ramon Llull Institut sustatzaile-- "Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa". Proposamen irekia da, publiko orokorrari zabaldua, doanik eta aurre-ezagutzarik eskatzen ez duena. Inguruan bazabiltza, zergatik ez hurbildu. Edo interesa izan dezakeen lagunen bati informazioa pasa?

Mexiko Hiria, Mexiko. Ekitaldia doanik da, unibertsitari eta ez-unibertsitariei irekia, ez du aurre-ezagupenik eskatzen parte hartzeko eta, aldiz, interesa edo jakinmin hutsa izatearekin aski duzu bertaratzeko eta arratsalde on bat pasatzeko, ikasiz gainera bi hizkuntza eta kultura hauen inguruan.

Komeni da, hori bai, izena lehenbailehen ematea emaila bidaliz bi helbide hauetako batera: vasco@enallt.unam.mx edo catalan@enallt.unam.mx.

Elkarretaratzea, izenak berak adierazten duenez --"Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" edo "Jornada Lúdica Vasco-Catalana"--, euskara eta katalana eta euren atzean dauden bi kulturak planteamentu jolasgarri eta libertigarriez aurkeztuko dituen ekitaldi bat izango da, joko eta jolasekin eta opari zozketak ere tarteko.

Sarrera libre eta doanik, ekitaldia asteazken honetan egingo da 16:30etatik 19:00etara UNAMeko Rosario Castellanos Auditoriumean, sostengatzaile direla UNAMeko ENALLT, Etxepare Euskal Institutua eta Institut Ramon Llull.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia