euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko UNAMek abuztutik aurrera emango dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak iragarri ditu

2017/06/20

Abuztuan UNAMgo CELEn hasiko diren ikastaroetako batzuk, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile
Abuztuan UNAMgo CELEn hasiko diren ikastaroetako batzuk, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile

PUBLIZITATEA

Uda hemen da eta ikasturte bat amaitu bada ere, udan bertan eta uda amaitutakoan ere ikastaro eta eskola berriak ematen segituko du UNAMek. Izan ere,UNAMek (Universidad Nacional Autonoma de México) aditzera eman berria du datorren sehileko honetan eskainiko dituen Euskara eta Euskal Kultura eskolak, Haizea Elizondo Gorroño irakasle. Eskolak CELEn ematen ditu Etxepare Euskal Institutuko irakurleak.

Mexiko Hiria, Mexiko. Etxepare Euskal Institutua lagun UNAM unibertsitate mexikarrak bere baitango CELEren bidez (Centro de Enseñanza de Lenguas Extranjeras)  datorren sehilekorako plazaratuko duen Euskara eta Euskal Kultura alorreko eskaintza kalean da dagoeneko. Ikastaroak lizentziatura eta graduondoko ikasleei daude zuzenduta, baita akademia munduko eta UNAMeko gainerako langile eta interesatuei, eta orohar batxillergo ikasketak dituen publiko interesatuari.

Hauexek dira eskaintzaren xehetasunak:

Euskara eskolak: astean 3 ordu

  • 1. maila: 
    Astearte eta ostegunetan 15:00 a-16:30 CEPEko 6. aretoan
    Izena ematea: Online egin daiteke www.escolar.cele.unam.mx webgunean, bertan adierazten diren jarraipideei erreparatuz.
    Lehenengo eguna, abuztuaren 8a
  • 3. maila: 
    Asteartero 16:30etatik 18:30etara eta etxerako lanak (astean 60 min)
    CEPEko 6. gelan
    Izena emateko: Idatzi lenguayculturavascaunam@gmail.com
    Lehenbiziko eguna: abuztuaren 8a
  • Euskal Kultura: bi ordu astero (gaztelaniaz)
    Ostiralero 11etatik 13era CELEko 209B gelan
    Izena emateko: abuztuaren 2. astean
    lehenbiziko eguna: abuztuaren 11

-Irakaslea: Haizea Elizondo Gorroño
-
Argibideak: lenguayculturavascaunam@gmail.com
-Webgunea, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia