euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak emakumeei omenaldia egingo die larunbatean Emakume Alai festarekin

2015/11/26

Mexiko Hiriko Euskal Etxea elkartea
Mexiko Hiriko Euskal Etxea elkartea

PUBLIZITATEA

Mexikoko euskal komunitateko emakumeek hitzordu galduezina dute larunbat honetan Euskal Etxean, bertan egingo den "Emakume Alai" festako izarrak izango baitira. Festaren helburua elkartearen ehun urtetik gorako ibilbidean euskal kulturaren alde etengabe lanean aritu diren emakumeei omenaldia egitea da, hala agertu diote EuskalKultura.com-i Itxaropen Palacios, Itziar Urkiola eta Miren Aguirre antolatzaileek. Kultur transmisioan egindako lan hori aintzat hartzeaz gain, festan ongi pasatzeko gogoa, umore ona eta sorpresak izango dira nagusi.

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Euskal Etxean prest dago dena larunbat honetan festa gogoangarriaz gozatzeko: elkarteak omenaldia egingo die bertatik igaro diren emakumeei (ehun urtetik gorako ibilbidean, mordoxka izan dira) eta festa aparta prestatu dute emakume horien ekarpena aintzat hartu eta ospatzeko.

Festarako prestakuntza orain dela zenbait aste hasi zen eta buru belarri ibili dira partehartzaileak egitarau lotzen, entseguak egiten eta elkarteko emakumeak biltzen. Dagoeneko 70 emakumek baieztatu dute euren partehartzea, eta antolatzaileetako batek, Itziar Aguirrek, EuskalKultura.com-i agertu dionez, horiei "beti bezala azkeneko unean apuntatzen direnak gehitu beharko zaizkio".

Umore ona eta sorpresak

Egitarauan jarduera ugari prestatu dira, eta tartean baita sorpresa bat edo beste ere. Festa hasteko Itxaropen Palacios Barinagarrementeríak hitz batzuk egingo ditu, festa aurkezten, eta ondoren Itziar Urquiolak Mexikoko Euskal Etxean hainbat urtetan eta belaunaldiz belaunaldi lanean gogor aritu diren emakumeei buruzko hitzaldia egingo du. Emakume horien aspaldiko argazkien bideo bat erakutsiko da. 

Ondoren, partehartzaile guztiek "Maitetxu mía" abestuko dute, Euskal Herritik Mexikora bizi berri baten bila joan ziren euskaldunei omenaldi gisa. Jarraian, abesbatzak "La del pañuelo rojo", "Ixilik dago" eta "México Lindo y Querido" abestuko ditu, Jesusa Lesaca Arocenaren zuzendaritzapean.

Euskal dantza y desfile

Ondoren, euskal dantza erakustaldia egingo dute elkarteko 30 bat emakunek eta jarraian bazkaria egingo da. Bazkalostean umore onak jarraituko du, moda desfile batekin. "Orain del aurte asko horrelako desfile batzuk egin ziren, elkarteko bazkideak modelo lanetan ibili zirela. Orain jarduera hori errekuperatuko dugu, eta bazkideak euskal jantziekin aterako dira", azaldu du Itziar Aguirrek.

Festak mozorro eta dantza lehiaketa batekin jarraituko du, hainbat estilorekin: twist, bachata, rock and roll, cumbia, salsa, disco eta country.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia