euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko EEak sormen tailerreko haurren lanen erakusketa eta margo lehiaketa egingo ditu bihar

2008/06/13

Ikusizko sormen tailerreko partaideen izen-abizenak iragartzen dituen kartela (argazkia Mexikoko Euskal Etxea)
Ikusizko sormen tailerreko partaideen izen-abizenak iragartzen dituen kartela (argazkia Mexikoko Euskal Etxea)

PUBLIZITATEA

Mexikoko Euskal Etxeko artista txiki eta gaztetxoek euren txokoa izango dute bihar elkartearen asteburuko egitarauan, arteari buruzko jarduera desberdinekin. Alde batetik, Euskal Etxeko sormen tailerrean aritu diren haurren lanen erakusketa bat egingo da, aste hauetan zehar ikasitakoa erakutsiz. Bestetik, euskal elkarteak gaztetxoei ere egingo die lekua, 18 urtetik beheragoko neska-mutilei zuzenduriko margo lehiaketa batekin.

Mexiko DF, Mexiko. Mexikoko Euskal Etxeak haurrentzako sormen tailerra egin du joan den apirilaz geroztik eta 'ikasturtea' bukatu dela eta, haurren lanekin erakusketa antolatu dute, euren guraso, senitarteko eta lagunek asteotan ikasi eta marraztu dutena ikusi ahal izan dezaten.  Arrakasta handia izan du Xabier Leon Borja irakasleak gidatu duen ikastaroak eta txikiek asko gozatu dtu arte munduan lehen pauso hauek ematen. Erakusketa bihar egun osoan zehar ikusgai izango da Euskal Etxean (Aristoteles 239, Col. Polanco, Mexiko DF).

Ikastaroan parte hartu duten haurren zerrenda honakoa da:

- Belen Ribera de la Fuente.
- Mauricio Rivera de la Fuente.
- Alejandro Rivera de la Fuente.
- Leire Miguel Torena Puertas.
- Javier Miguel Torena Puertas.
- Ander Miguel Tirena Puertas.
- Mateo Savedra Puertas.
- Maria Echenique Eciolaza.
- Edurne Zugarramurdi Arrechea.
- Arantxa Zugarramurdi Arrechea.
- Gurutze Iraizoz Arrieta.
- Maite Iraizoz Arrieta.
- Fermin Iraizoz Arrieta.
- Amaya Jimenez Migueltorena.
- Benardo Jimenez Migueltorena.
- Juan Carlos Jimenez Migueltorena.
- Iker Aguirre.
- Maitane Aguirre.
- Julene Aedo.
- Miren Aedo.
- Ita Larrinaga.
- Zurine Garza Uribe.
- Almudena Garza Uribe.
- Regina Garza Uribe.
- Nekane Irigoyen Montes.
- Maitane Irigoyen Montes.
- Aitana Fernandez.

Bestalde, gaztetxoek ere euren lekua izango dute arteari eskainitako egun honetan, izan ere, erakusketaren arduradunek 18 urtetik beheragoko neska-mutilei zuzenduriko margo lehiaketa bat antolatu dute. Jarduera 16:00etan hasiko da eta irabazleek sari desberdinak eskuratu ahal izango dituzte. Ekitaldian parte hartu nahi duenak edo erakusketari buruzko informazio gehiago jaso nahi duenak,  Mexiko Euskal Etxeko webgunera jo dezake.

Lotura interesgarriak

Mexikoko Euskal Etxea
http://www.centrovascomexico.com/

Mexikoko euskal komunitatearen webgunea
http://www.vascosmexico.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia