euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko baztandarrak urteroko ohiturari eutsi eta Euskal Etxean bildu ziren Baztango Eguna ospatzera

2010/06/11

2010eko Baztango Eguneko bazkariaren ikuspegia. Juantxo Viguriaren eta urtean zehar joandakoen falta nabaritu zuten bertaratutakoek. Eguna giro onean pasatu zen, erroak gogoan gogor hartuta (argazkiak Maricarmen Arrechea)
2010eko Baztango Eguneko bazkariaren ikuspegia. Juantxo Viguriaren eta urtean zehar joandakoen falta nabaritu zuten bertaratutakoek. Eguna giro onean pasatu zen, erroak gogoan gogor hartuta (argazkiak Maricarmen Arrechea)
Aurten oztoporik gabe, hitzorduari leial agertu ahal izan zuten Mexikoko baztandarrak Euskal Etxean urtero maiatzaren hasieran egin ohi duten Baztango Egunera. Euskal etxearen ondoko eraikineko obrak direla eta aurten leku murritzagoa izan zuten bildutakoek. Maiatzaren hasierako urteroko hitzorduan Mexikora etorri eta okindegietan lanean aritu zirenen ondorengoak bertan izan ziren beren sustraiak zeintzuk diren gogoan hartuta. Iaz A gripearen ondorioz festa atzeratu bazen ere, aurten zegokion egunean egin da, eta meza, bazkaria eta ondorengo musika eta jolasak giro bikainean burutuz, eguraldi ona lagun.

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Giro bikainean bildu, eta gazte zein heldu, belaunaldi bateko eta besteko, zahar eta gazteak, gaztetxo eta haurrak ere bertaratu ziren urtero Mexiko Hiriko Euskal Etxea gertaleku duen festa baztandarrera. Denek izan zuten eguna giro ederrean igarotzeko aukera, bai musean aritu zirenek zein bestelako jolas eta denborapasak nahiago dituzten gaztetxoek.

Maricarmen Arrecheak sareko Dina Leku bere webgunean jarri ditu argazkiak, Facebooken, beraz, nahi dituenak ikusgai ditu hor sartuz hauek eta baita askoz gehiago ere.

2010 Baztandarren Eguna Mexiko 1

[2010eko Baztango Eguneko bazkarian belaunaldi desberdinetako baztandarrak, Mexikoko Euskal Etxean]

2010 Baztandarren Eguna Mexiko

[Baztenen bertan jaiotako sukaldari trebeen gidaritzapean, hitzorduan ez zen Baztango erako gutiziarik falta izan]

2010 Baztandarren Eguna Mexiko

[Mexikora lanera bildu zirenen ondorengoak ere Baztango Eguneko ospakizunetan partaide, beren sustraiak zeintzuk diren batere ahaztu gabe]

2010 Baztandarren Eguna Mexiko

[Baztandarren Eguneko ospakizunen baitan egindako bazkaria. Eskuinean ikus daitekeenez, ondoko etxean egiten ari diren obrek eragindako kalteak lekua murriztu zuen]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia