euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexiko izan da garaile Cancunen jokatu berri den Euskal Etxeen 37. Munduko Mus Txapelketan

2014/10/27

José Iraizoz eta Juan Jose Echenique txapelak eta sariak jasotzen Cancunen amaitu berri den 37. Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketan (argazkia MA Arrechea)
José Iraizoz eta Juan Jose Echenique txapelak eta sariak jasotzen Cancunen amaitu berri den 37. Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketan (argazkia MA Arrechea)

PUBLIZITATEA

Herrialde antolatzaile izan zen garailea oraingoan, Mexikon jokatu berri den 37. Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketan. Larunbatean izan ziren azken partidak, eta eguerdi aldera argitu zen txapelketaren emaitza: Mexiko 1 bikotea izan zen garaile. Bigarren postua Venezuelako muslari bikoak eskuratu zuen eta hirugarren postuan Euskadiren ordezkari zen taldea sailkatu zen. Zorionak denei. Eguraldiak txapelketaren inguruko zenbait jarduera zapuztu zituen, baina hala eta guztiz ere jokalari zein bidaideek Cancungo paraje ederretaz gozatzeko aukera izan zuten.

Cancún, México.  Larunbatean amaitu zen Cancunen 37. Euskal Etxeen Munduko Mus Txapelketa, Mexikoren garaipenarekin. José Iraizoz eta Juan Jose Echeniquek osatu zuten bikote irabazlea, Mexiko 1 taldea (herrialde antolatzaileak bi talde izan zuten, eta hala gertatu zen Frantziarekin ere, baina haien kasuan iazko txapeldunak izateagatik).

Bigarren postuan Venezuelako muslariak sailkatu ziren, José Luis Ramos eta Mariano Larrañaga; eta hirugarren postua Euskadiren ordezkarientzat izan zen: Edurne Blanco Laborda eta Lorenzo González.

Eguraldia ez zuten lagun izan muslariek eta eurekin Cancunera bidaia egin zuten lagunek, baina halarik ere hainabt jarduerataz gozatzeko aukerarik izan zuten. Txapelketaren berri eman du egunero egunera antolakuntzak, Facebooken horretarako sortu duen orrian. Guk hango irudi batzuk bildu ditugu hona, baina txapelketan gertatu ziren ia guzti-guztiak ikusi nahi izanez gero, orrialde hau ikustera gonbidatzen ditugu irakurleak.

Datorren urteko txapelketa Argentinan egingo dela adostu zuten parte hartu zuten herrialdeetako ordezkariek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia