euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Merezitako errekonozimendua": Diasporako danborradek omenaldia jaso zuten atzo Donostiako San Telmo Museoan

2016/01/19

PUBLIZITATEA

San Sebastian eguneko festa hasteko ordu gutxi batzuk baino ez direla falta, Diasporako danborradak inoiz baino protagonistago izan dira aurten. Izan ere, atzo, Donostiako Udalak eta DSS2016 Fundazioak danborradei egin zuten ekitaldian merezitako errekonozimendua jaso baitzuten euskal etxeetako danborradek. Necochea, Madril, Buenos Aires, Bahia Blanca, Mexiko eta Bartzelona aipatu zituzten, baina omenaldia munduan zehar donostiarren festa zabaltzen duten danborrada handi zein xume guztientzako izan zen. 

Donostia-San Sebastian. Donostiako Udalak eta DSS2016 Fundazioak harrera egin zieten atzo Donostiako danborradei, San Telmo  Museoan egin zen ekitaldi berezian. Bertan protagonista izan ziren ere Diasporako danborradak, omenaldia berezia jaso baitzuten, Sarriegi maisuaren doinuak eta donostiarren festa gogoa Donostiatik milaka kilometrotara zabaldu eta ospatzeagatik.

Emozio handiarekin parte hartu zuten ekitaldian Madrilgo eta Necocheako euskal etxeetako ordezkari Jose Maria Arana eta Xabier Zubillagak, hurrenez hurren.

"Oso ederra izan da, nik ez nuen sekula ekitaldi hau ikusi, danborrada guztietako ordezkariekin eta hunkigarria izan da", esan dio EuskalKultura.com-i Aranak. "Madrilgoko danborrada 1974az geroztik ateratzen da, eta inoiz ez digu inork horrelako errekonozimendurik egin. Oso polita izan da", berretsi du. Arana Madrilera bidean izango da gaur, gauean ohi bezala Madrilgo Euskal Etxeak egingo duen San Sebastian eguneko afarian parte hartzeko eta danborradan jotzeko. "Aurten emozio berezia izango dugu", amaitu du. 

Omenaldian Madrilgo Euskal Etxeko eta Necocheako Euskal Etxeko danborradez gain, omenaldia jaso dute ere honako elkartetakoek: Buenos Aireseko Laurak Bat, Bahía Blancako Union Vasca-koa, Mexikoko Euskal Etxekoa eta Bartzelonako Euskal Etxekoa. Baina aipatutakoez gain,. errekonozimendua Diasporako danborrada guztietara zabaltzen da. Beraz, zorionak denoi eta ondo ospatu! Festara!

Donostiako Danborradarekin batera abiatuko da ere Donostia San Sebastian 2016. Bihartik eta 24a arte hainbat ekitaldi eta jarduera egingo dira. Ikusi denak, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia