euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mercomus 2018 amaitu da Montevideon: Mar del Platako argentinarrak txapeldun eta bikote peruarra bigarren

2018/04/19

2018eko MercoMus-eko irabazleak
2018eko MercoMus-eko irabazleak

PUBLIZITATEA

Hamasei bikotek hartu dute parte aurten Montevideon jokatu den MercoMus lehiaketan. Txapela, ordea, bakarrari egotzi zaio eta Argentinara joan da, Mar del Platako Juan Gonzalez eta Luis Mari Vicente bikotearen eskutik. Uruguaitar hiriburuko Euskaro Euskal Etxe anfitrioiek zein muslari partaideek ekimenaren balantze ezin hobea egin dute eta euren burua bertan, Uruguain, jokatuko den 2020ko Mundu Txapelketari begira jarri dute.

Montevideo, Uruguai. Joan den asteburuan bulatu da Montevideon Mercomus 2018. Apirilaren 11an izan zen Mercomus-en XI. edizioaren inaugurazioa Euskaro Euskal Etxearen egoitzan. Hego Amerikako bost herrialdeko bikoteak lehiatu dira, Argentina, Txile, Venezuela, Peru eta Uruguaiko ordezkari.

Partidak ostegun eta ostiralean egin ziren eta larunbatean, berriz, muslari eta laguntzaileek egun osoko txangoa egin zuten hiria eta inguruak ezagutzeko. Sari-emanaldia ere larunbatean egin zen, azken agur afarian. Emaitzei dagokienez, Mar del Platako Juan Gonzalezek eta Luis Mari Vicentek osatutako bikotea izan zen txapeldun. Bigarren lekuan Peruko Euskal Etxeko ordezkari Juan Jose Meneses eta Xabier Gil Hernandez geratu ziren eta hirugarren eta laugarren postuak Rolando Biasco eta Jose Luis Machi laplatatarrentzat eta Juan Carlos Lago eta Juan Mendiburu txiletarrentzat izan ziren, hurrenez hurren.

Azken agurreko afarian, txapelketao egun guztietan bezala, euskal giro ederra gailendu zen Euskaro Euskal Etxean. Muslariei harrera emateko eta agur esateko euskal musika eta dantzak eskaini zizkieten anfitrioiek, otordu ederrez gain. Eskertzeko, gonbidatuek oroigarriak eskuratu zizkieten antolatzaileei.

Euskaro Euskal Etxeko erreferente den Lucia Goñik azaldu dio Euskalkultura.com-i ekitaldia erabat arrakastatsua izan zela, "adiskidetasuna eta laguntasuna nagusitu ziren; muslari, delegatu eta laguntzaileen artean 60 bat lagun bildu ginen eta aukera ederra izan zen gure arteko loturak indartzeko. Horretaz gain baitetsi behar dut antolaketa Euskaro Euskal Etxearen esku egon zela, Uruguaiko Mus Batzordeko erreferente nagusia den Julio Garcia Denis lagun”, esan du Goñik.

Antolatzaileek esker hitzak baino ez dituzte parte hartzaileentzat eta erabat animatuta daude datorrenerako: “2020ko Nazioarteko Mus Txapelketa Uruguain antolatzeko oinarriak jarrita daude jadanik”, adierazi du Goñik.

MercoMus-eko argazki gehiago, Centro Euskaro Facebook kontuan


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia