euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozan bisitan den Mario Paniego artista bizkaitarrak hitzaldia eskainiko du gaur bertako Denak Bat Euskal Etxean

2018/12/13

Mario Paniego Mendozan
Mario Paniego Mendozan

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Mendozako Euskal Etxeak Mario Paniego artista plastiko euskaldunaren bisita jasoko du gaur. Bira hegoamerikar baten barruan etorria da eskualdera, lehenik Txileko Valparaisora eta bertan abenduaren 7an ‘Manual de Instrucciones’ izeneko bere erakusketa inauguratu ondoren, Andeen alde honetara hurbildu eta hitzaldi bat eskainiko die bilbotarrak Denak Bat-eko lagunei. Hau ez da izango, ordea, Mendozan egingo duen ekintza bakarra. Izan ere, joan de asteartean tailer bat eman zuen Paniegok Cuyoko Unibertsitateko Arte eta Diseinu Fakultatean.

Paniegoren jardunbideari dagokionez, Arte Ederrak ikasi zituen Ingalaterrako Mendebaldeko Unibertsitatean eta graduondo ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen.

Argentinara egiten duen bigarren bidaia du artistak eta Argentinan eta Txilen ez ezik, eta Euskal Herriaz gain, bere lanak Kroazian, Alemanian, Ingalaterran, Txekiar Errepublikan, Hego Korean eta Espainian ere erakutsi ditu.

Gaurko hitzorduak Etxepare Euskal Institutuaren babesa du eta arratsaldeko 7etarako iragarri da, sarrera libre eta doakoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia