euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Euskal eta Nafar Etxeak elkarrekin hartu dute parte, lehen aldiz, euskara klase batean

2018/10/08

Denak Bateko Euskal Etxeko euskara ikasleak Nafar Etxean izandako klase batean
Denak Bateko Euskal Etxeko euskara ikasleak Nafar Etxean izandako klase batean

PUBLIZITATEA

Mendoza, Argentina. Urriaren 2an Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko lau euskara talde hiriko Nafar Etxean bildu ziren klase batean parte hartzeko. Eskola Denak Bat-eko irakaslea den Lautaro Pincheiraren esku egon zen, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak tarteko. Irakasleak azaldu digun legez, ongietorria eman ostean, hiru ekintza egin zituzten ikasleek klasean: euren aurkezpena, banakako jolas bat eta ixteko, talde jolas bat.

Lautaroren esanetan, “Oso esperientzia ona izan zen eta nolabaiteko mugarria izan da kontuan izaten badugu euskarak daukan garrantzia eta batzuetan batzuk bere inguruan sortzen dituzten polemikak. Normaltasun seinale da eta animatuko nintzateke estera gure Alik zeukan amets bat bete dugula ekintza honekin”, adierazi dio Lautarok EuskalKultura.com-i.

Gogora dezagun joan den apirilean hil zela Mendozan nafar sustraiak zituen Alicia Aguirre, Denak Bat-eko lehendakaria izateaz gain lan handia egin zuen emakumea izan zena Mendozan euskara mantendu eta zabaltzen, hirian jaiotako lehenengo euskara irakaslea izanik.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia