Donostia-San Sebastian. Marrazki bizidunak eta haurrentzako luzemetraia sorta ikusgarria eskaintzen ditu Marrazkiak.99k.org webguneak, eta doan gainera. Luzemetraien atalean 205 filme daude eskuragarri une honetan, besteak beste, 'Asterix', 'Harry Potter', 'Banpiro Txikia', 'Ice Age', 'Megasonikoak', 'Niloko Printzesa' eta 'Doraemon''. Marrazki bizidunek tartean aukera are handiagoa da, kontuan izanik telesail bakoitzeko makina bat atal deskarga daitezkeela. Izenburuen artean 'Dragoi Bola', 'Etxekaltetxoak', 'Hattori Ninja', 'Hirukiak' eta 'Pokemon' aipa daitezke, adibidez. Baina 106 telesailen zati txiki bat baino ez dira.
Filmeak zein telesailak deskargatzeko bidea erraza da. Hasteko, aukeratu nahi duzun pelikula edo telesaileko atala. Sistemak Megaupload zerbitzarira eramaten du erabiltzailea eta bertan deskarga egiteko bi aukera eskaintzen dira: Premium (ordaindu beharrekoa) eta, segundu batzuk itxaron ostean, normala (doan). Sakatu eta sistemak ordenagailura deskargatuko du artxiboa. Beste aukera bat artxiboa Megaupload webgunean zuzenean ikustea da.
Prozesuan arazoren bat aurkitzen duenarentzat webguneak laguntza atal bat ere eskaintzen du, honako edukiekin:
1.- Artxiboak zuzenean nola ikusi: Hemen
2.- Artxiboak nola deskargatu: Hemen (Sistemak banan banakako deskargak onartzen ditu soilik. Hala ere, JDownloader moduko programak erabil daitezke deskargak automatizatzeko. DLC kontenedoreak programa honekin ireki behar dira).
3.- TDT-tik grabatutakoa Divx-era nola pasa (Gaz.): Hemen
4.- Pelikula bat DVD-n nola pasa Divx-era (Gaz.): Hemen
Zorte on eta ongi pasa!
2013-06-18 OHARRA: Filmak jaisteko helbide eguneratua hau da: http://marrazkiak.euskal-encodings.com