euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide, haur literaturako bi euskal maixu, Miamiko Liburu Azokan izango dira

2015/11/16

Mariasun Landa euskal idazlea
Mariasun Landa euskal idazlea

PUBLIZITATEA

Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleek Miamiko Liburu Azokan parte hartuko dute aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Azoka atzo hasi zen, baina euskal idazleak asteburuan helduko dira. Landak eta Igerabidek hainbat ekitaldia eta jardueretan parte hartuko dute, horien artean "De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca" mahainguruan.

Miami, AEB. Euskal haur literaturaren maixu gisa aurkeztu ditu Miami Book Fair azokak Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabidea idazleak topaketaren egitarauan. Izendapena ez da exajeratua, izan ere Igerabidek haur literaturako 30 liburutik gora idatzi ditu, eta Landak beste hainbeste. Are gehiago, Landa dabeste hizkuntzetara gehien itzulitako euskal idazlea, Atxagarekin batera.

Bi autoreek azokako “Iberoamerican Author Program” delako sailaren barruan ekintza ezberdinetan hartuko dute parte. Hasteko, larunbatean “De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca” panelean parte hartuko dute. Biharamunean, igandean, De viva voz irakurraldian egongo dira biak; ekitaldi honen bitartez itxiko da azokaren 32 edizioa, eta bertan nazioarteko beste hainbat idazlerekin batera euren obren zatiak irakurriko dituzte.

Horrez gain, igandean bertan Mariasun Landa Entre cuentos y microficciones ekimenean izango da José Lorenzo Fuentes idazlearekin batera. Egun berean, Juan Kruz Igerabidek Conversaciones transatlánticas: Las ediciones digitales: ¿un reto para el autor? mahai-inguruan hartuko du parte, Mexikoko Álvaro Enrigue eta Valeria Luiselli idazleekin batera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia