euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko euskal hizkuntza eta kulturari buruzko bigarren tailerra hasiko da gaur

2007/10/24

Dantzari taldea Denak Bat-ek antolaturiko beste ekintza batean (Arg. Artaburu).
Dantzari taldea Denak Bat-ek antolaturiko beste ekintza batean (Arg. Artaburu).

PUBLIZITATEA

Artaburu Euskaltzale Elkartea Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko kideen barnean sortutako erakundea da, euskara irakatsi eta sustatzeko helburuaz. Hori egiteko bideetako bat, hizkuntza eta euskal kulturari buruzko tailerrak dira eta Artaburuk gaur bertan ekingo dio bere bigarrenari. Nahi duten guztiek daukate tailerrean parte hartzeko aukera, doan eta sarrera libre. Kurtsoak bi orduko klaseak bilduko ditu astero, azaroaren 29ra bitartean, arratsaldeko zortzietatik gaueko hamarretaraino, asteazken edo ostegunetan.
Tailerraren helburua parte hartzaileei euskal kulturaren inguruko gai orokorrak gerturatzea da 2007ko lehenengo lauhilabetean landutako gaiak sakonduz. Euskararen egoeraz eta bere ikasketari buruzko jakin-mina ere piztu nahi dute Artaburukoek. Gaurtik hasita, hizkuntzaren gutxieneko ezagutza irakatsiko du Esteban Capurro irakasleak, hala nola lexikoa, testuinguru eta dedukzio bidezko ulertze orokorra eta komunikazio tresnak. Kurtso amaieran ikasleek oinarrizko ezagutza lortuko dute, esaldi sinpleak adierazi eta elkarrizketa laburñoak egiteko moduan.

Helburu hauek lortzeko tailerron eragile den Verónica Domingok [egun Euskal Herrian da Veronica, unibertsitate master bat egiten] programa xehetu bat utzi zuen euskalerriratu aurretik, asteko bi orduko eskoletako gai eta materialez. Horren arabera, eskola guztiek egitura berdina izango dute: Orhipean, Euskararen Herria ezaguruz liburuaren laguntzaz eguneko gaia aurkeztu, horren inguruko bideoa ikusi gazteleraz, gaiarekin zer ikusia duten hitzak, esapideak eta itzulpen sinpleak ikasi, eta euskarazko abestiak entzun.

Klase bakoitzean gai bana ukituko dute ikasleek, Euskal Herriko edo bertako ohituren inguruan. Euskal Herriko prehistoria, hileta erritualak, artzaintza eta bertsolaritza, nekazaritza, euskaldunak eta itsasoa eta mugaz arituko dira tailerrak. Eskolak doan dira, beti ere, eta fotokopiak baino ez dira ordaindu behar izango.


Lotura interesgarriak

Denak Bat, Mar del Platako Eusko Etxea
www.denakbat.org.ar

Euskal Hizkuntza eta Kultura lehenengo ikastaro
Euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 10ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia