euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak afari jendetsuarekin bukatu zituen bere 65. urteurreneko ekitaldiak

2008/08/06

Denak Bateko urteurren afaria (argazkia Denak Bat EE)
Denak Bateko urteurren afaria (argazkia Denak Bat EE)

PUBLIZITATEA

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere 65. urteurrena ospatu du, ekitaldi eta jarduera ugarirekin: pilota partidak, mintzaldiak eta euskal kulturaren inguruko erakustaldi eta jaialdiak, besteak beste. Urteurreneko ekitaldiei bukaera emanez elkarteko kide eta lagunek afaria egin zuten Euskal Etxean. Jende asko bildu zen hitzordura eta Beti Alai taldeko dantzariek erakustaldia eskaini zuten.

Mar del Plata, Argentina.  Denak Bat Euskal Etxeak bere sorreraren 65 urteak ospatu ditu uztailean zehar, ekitaldi egitarau mardularekin. Ospakizunei bukaera emanez, afaria egin zuten elkarteko kide eta lagunek joan den uztailaren 19an eta eurekin batera bertan izan ziren urteurren hau ospatu nahi izan zuten herriko agintari eta hiritar ugari.

Afaria girotzeko Euskal Etxeko Beti Alai dantza taldeak euskal dantza erakustaldia eskaini zuen. Eszenatokian dantzari txiki, ertain eta nagusiek euskal dantza eta kulturarekiko maitasuna eta engaiamendua erakutsi zuten. 

Afari honekin bukatu ziren Denak Bateko 65. urteurreneko ekitaldiak, hilean zehar Argentinako hiri honetara euskal kulturaren alderdi desberdinak ekarri dituztenak: gizon eta emakumezkoen pilota partidak, mintzaldiak, bideo emanaldiak, erakusketak eta adin guztientzako jarduera eta jokoak, besteak beste.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia