euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ozen entzun zen abesbatzen ahotsa Mar del Platan II. Mendeurreneko Euskal Astean: bideoak (V)

2010/11/11

Jose Martin Azarloza, Francisco Mensa, Horacio Lanci eta Irina Taraborelli
Jose Martin Azarloza, Francisco Mensa, Horacio Lanci eta Irina Taraborelli
Joan den ostiralean, azaroaren 5ean, eta 2010eko Euskal Astearen baitan, Mar del Platako Unzué Kaperako auditoriuma euskal kantu eta abesbatzen biltoki bilakatu zen, kalitate handiko elkarretaratze eta emanaldia eskaintzeko. Hiru izan ziren parte hartu zuten abesbatzak: Villa Mercedesko Euskal Etxeko 'Camerata de la Luna', Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' eta Mar del Platako Unibertsitateko 'Camerata Vocal'. Taldeok maila garaiko ikuskizuna eskaini zieten Euskal Asteko publikoari eta zaleei oro har.

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Iluntzeko 8etan hasi zen emanaldia hondartzaren aurrean dagoen kapera ederrean. Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiko lehendakariak, Jose Martin Azarlozak, ongi etorria eman zion publikoari eta berehala ekin zioten koruek kontzertuari. Francisco Mensaren zuzendaritzapean, Villa Mercedesko Euskal Etxeari atxikitako 'Camerata de la Luna' taldeak Aita Gurea, Agur Itziarko, Aitonaren Esana, Amaiur, Gaur akelarre Gorbeian, Quién fuera como el jazmín eta La nochera kantatu zituzten, kantu horiekin batera Calle angosta ere abestuz, azken hau oso bertsio berezi eta aipagarrian. Izan ere, Villa Mercedes hiriko ereserkia den Calle angosta, gaztelania zein euskara tartekatzen zuten testuekin egin zuten abeslariek.

Villamercedestarren ondotik, eta Irina Taraborelli zuzendari, Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' abesbatzaren txanda izan zen. Tandildarrek, Irina Taraborelli zuzendari --ohiko zuzendari Martin Tumbarinoren lekua hartu zuen, honek ezin izan baitzuen etorri--, Ogi zerutik, Goizeko izarra, Burden dawn, Ator, Ator, Aurtxo seaskan, Soy de Santurce eta Ilunabarra interpretatu zituzten.

Errezitalari amaiera emateko, Horacio Lanci zuzendari duen Mar del Plata bertako Unibertsitateko 'Camerata Vocal' taldeko kantariek Maria Elena Walsh egile argentinarraren Serenara para la tierra de uno abesti klasikoa interpretatu zuten. Jarraian, Requiem aeternam – Sanctus eta Kyrie-Gloria egin zituzten. Hiru abesbatzek txalo ugari jaso zituzten. Hona elkarretaratzeak eman zuenaren argazki eta bideo kronika:

Mar del Platako Euskal Astea 2010 50

[San Luis probintziatik partaide,'Camerata de la Luna' abesbatza, Villa Mercedesko Euskal Etxeari atxikitako korala;]

[Ekarpen berezia eginez, Villa Mercedesko 'Camerata de la Luna' abesbatzak 'Calle angosta' abestiaren euskarazko bertsioa egin zuen]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 51

[Francisco Mensa, Villa Mercedesko “Camerata de la Luna” abesbatza dotorearen zuzendaria]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 52

[Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' korala, euren txandari etekin ateratzen]

[Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' ek, 'Haurtxoa seaskan' klasikoa abestu zuen beste zenbaiten artean]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 56

[Martin Tumbarino da Tandilgo Euskal Etxeko 'Gure Abestiak' koruaren ohiko zuzendaria; ezin izan zuen Mar del Platara bildu eta bere lekuan Irina Taraborellik zuzendu zituen kantari tandilarrak errezitalean. Argazkian, Irina Taraborelli, Cecilia Artigue taldeko abeslariarekin, emanaldian kantuen aurkezpenak egin zituen pertsonarekin]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 57

[Mar del Platako Unibertsitatetik heldu zen talde anfitrioia, 'Camerata Vocal' abesbatza]

[Mar del Platako Unibertsitateko “Camerata Vocal” taldeak “Serenata para la tierra de uno” interpretatu zuen]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 58

[Mar del Platako Unibertsitateko “Camerata Vocal” taldeko zuzendaria den Horacio Lanci]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia