euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Plata hiri argentinarra euskal komunitateen arteko 30. Mus Txapelketako egoitza izango da igandea bitartean

2007/11/06

Musean Argentinan (arg. Pedro D. Oillataguerre)
Musean Argentinan (arg. Pedro D. Oillataguerre)

PUBLIZITATEA

Australia, Kanada, Txile, Venezuela, Mexiko, Euskadi edo AEB bezalako herrialdeetatik iritsi dira Mar del Platara, helburu berarekin: musean jokatu eta, ahal badute, munduko txapela bereganatzea. Joan den larunbatean ekin zioten txapelketari ordezkaritzen aurkezpenekin eta biharamunean jokatu zuten lehenengo partida. Norgehiagoka datorren larunbatera arte luzatuko da, orduan jokatuko baitute serio demonio bi bikote onenek finala Hotel Dos Reyeseko aretoetan. Ia izenak inspiratzen dituen.
Nazioarteko Txapelketa 1980. urtean egin zen estreinekoz eta geroztik partaide gehiago biltzen joan da aurtengoan, esaterako hamabi ordezkaritzako txapelketa osatu arte. Lehenik herrialde bakoitzeko euskal etxeek nazio barruko txapelketa antolatzen dute eta bikote irabazleak beren nazioa edo esparrua ordezkatzen du mundu txapelketan. Urtero, aurreko urtean irabazle gelditu den bikotearen herrialdeak antolatzen du mundiala, Mar de Platak aurtengoan.

José Martín Azarloza Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko buruak baieztatu duenez, honelako ekitaldi bat antolatzerakoan, euren helburua “bisitari heldu diren euskal komunitate eta ordezkari guztien batasun eta anaitasun loturak aberastea da, musaren bitartez, euskal herritarren sentimendu eta espresiobide den jokoa izanik”.

Baina dena ez da joko hutsa mundu txapelketako bilera honetan, izan ere ekintzez beteriko programa antolatu baitzaie parte hartzaileei, besteak beste abegia egin dien hiria zertxobait hobeto ezagutzeko aukera ematearren. Irteerak, txangoak eta tokietarako bisitaldiak egitarauko parte dira, jatetxe desberdinetan antolatutako bazkari eta afariak diren bezalaxe. Azken finean, muslari trebeenen elkarretaratze hau elkarrengandik milaka kilometrotara bizi diren ordezkaritzen arteko harremana sustatzeko eta elkarrekiko ezagutza eta loturak areagotzeko urrezko aukera ere bada-eta. Onenak irabaz dezala!


Lotura interesgarriak

Argentina irabazle 2006ko Munduko Mus Txapelketan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 26ean

2006ko Munduko Mus Txapelketa Txilen
Euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia