euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar de Platako Teyu Cuare trinketeko 80. urteurrena ospatzeko munduko txapeldunak lehiatuko dira

2008/02/17

Mar de Platako <i>Teyu Cuare</i> trinketeko irudia
Mar de Platako Teyu Cuare trinketeko irudia

PUBLIZITATEA

Mar de Platako Denak Bat Euskal Etxeko Teyu Cuare trinketearen 80. urteurrena ospatzeko, antolatzaileek Paleta Pilota partidak antolatu dituzte otsailaren 23rako. Munduko txapeldunak izango dira protagonista, Villegas anaiak Dick eta Nicosiaren aurka. Egun berezi honetan ekintzan interesatuta dauden pertsona guztiak bildu nahi dituzte eta jardunaldiari amaiera emateko haragi errearekin prestatutako afari bat egongo da.
Teyu Cuare trinketeko azpibatzordeak dena antolatua du hilaren 23an bere 80. urteurrena ospatzeko. Ospakizunak hainbat ekintza edukiko ditu eta Paleta Pilotako munduko txapeldunen arteko lehia nabarmendu daiteke, Villegas anaiek osatutako bikotea Dick eta Nicosiarenaren aurka.

Ekitaldia arratsaldeko 15.00tan hasiko da herriko pilotarien arteko partidekin. 20.00tan munduko txapeldunen arteko lehia izango da ikusgai, Villegas-Villegas Dick-Nicosiaren aurka. Ondoren, ikusleek errebantxa ikus ahal izango dute: lau ezkerrak. Antolatzaileek diotenez, egun euritsua baldin badago, partidak aurreratu egingo dira. Azkenik, lehia ondoren, partaide guztiek haragi erreaz gozatu ahal izango dute egun bereziari amaiera emateko.

Teyu Cuare trinketea 1928. urtean inauguratu zen. Hasierako batzordean hauek izan ziren elkarteko arduradunak: Juan C. Caldararo, Alberto E. Elgue, Jorge R. Laplacette, Felix L. Aragone, Edisto Ferreyra, Antonio Saenz, Adolfo Manetti eta Julio Rateriy. 80. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekintza hauen datuak lortzeko interesatutako pertsona guztiek telefono honetara dei dezakete: 156-82-85-44; edota trinketera bertara joanda: Moreno 3440 Mar de Plata. Posta elektronikoaren bidez ere edonor jar daiteke harremanetan antolatzaileekin: denakbat@ciudad.com.ar.


Lotura interesgarriak

Denak Bat Euskal Etxea, Mar de Plata
www.denakbat.org.ar

Mar de Platako euskara eta euskal kultura lantegia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 24an

Denak Batek San Miguel ospatu zuen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 13an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia