euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Magdalenako jende talde bat lanean hasi da herriko Ongi Etorri Euskal Etxea berrabiatu eta berpizteko

2019/05/08

Magdalenako euskal dantzariak 2012an
Magdalenako euskal dantzariak 2012an

PUBLIZITATEA

Magdalena, Argentina. Magdalena herriak, Buenos Aires probintzian, hiriburutik 100 kilometrora. euskal etxe berezitua sortu zuen 1992an, euskal kultura mantendu eta hedatzeko helburuarekin. Ongi Etorri Euskal Etxeak urte bizi batzuk izan bazituen ere –batez ere dantza eta euskara klaseei esker– azken bost urte hauetan ez du aktibitaterik izan. Baina beti egon ohi da norbait ‘pertsianak berriro altxatzeko’ prest. Hala azaldu da elkartea sortu zutenen ondorengo talde bat, eta xedetzat hartu du “euskara klaseak berriro eskaintzea, dantza taldea osatzea, eskualdeko euskal etxeekin harremanetan jartzea eta erakundearen egoera formalizatzea”.

Datorren asteburu honetan bertan, Angela Díaz Ezquiaga euskara irakaslea –Euskara Munduan programaren lehenengo taldean trebatuta– elkarte berriko lehendakariorde bilakatuta, euskal etxe magdalenatarraren ordezkari izango da Buenos Airsen, BAC 2019 ekitaldian. Urtearen bigarren zatiari begira, lehenengo euskal jai bat antolatu nahi dute proiektuaren bultzatzaile nagusiek.

Aldi berean, Euskal Etxeko kide batzuk Gonzalo Peluso herriko alkatearekin bildu dira eta adostu dutenez, Euskal Etxeak Herriko Kultur Gunearen ondoan dagoen lokala egokitu eta prestatuko zaie bertan ekitaldiak garatzeko, El Regional Costero egunkariak jaso duenez.

Ongi Etorri Euskal Etxearen Facebook kontua Centro Vasco Magdalena izenpean dago.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia