euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrileko Euskal Etxeko abesbatza hiriko plaza eta kaleetan kantari ibili zen Santa Ageda bezperan

2009/02/11

Euskal Etxeko abesbatza Madrileko Plaza Nagusian kantari (argazkia MadrilEE)
Euskal Etxeko abesbatza Madrileko Plaza Nagusian kantari (argazkia MadrilEE)

PUBLIZITATEA

Madrileko Euskal Etxeak urte askotako ohiturari heldu zion joan den otsailaren 4ean, eta elkarteko abesbatza espainiar hiriburuko kaleetan ibili zen Santa Ageda sainduaren omenezko kopla zaharrak kantatzen. Abesbatzeko kideak baserritar ator eta txapela tipikoak jantzi zituzten eta makilekin lagunduta abestien doinua markatzen zuten lurrean kolpeak emanez. Taldea Madrileko gune zentrikoenetan ibili zen, hala nola Plaza Nagusia, Puerta del Sol edo Santa Ana Plaza, Euskal Etxean bukatzeko. Bestalde, aipatu Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu zuela joan den urtarrilean.

Madril, Espainia. Madrileko Euskal Etxea ez zuen huts egin joan den otsailaren 4ean Santa Agedarekin zuen hitzorduan eta elkarteko abesbatzak espainiar hiriburuko kale zentrikoenetan barrena ibili zen kantari, Santa Agedari koplak abesten. Abesbatzeko kideak baserritar ator tipikoarekin jantzi ziren, txapela eta zapiak soinean zituztela, eta makilekin lurrean kolpeak emanez kantuen erritmoa markatu zuten, egun honetan Euskal Herriko herri eta auzoetan egiten den bezala.

Bestalde, aipagarria da joan den urtarrilaren 29an Euskal Etxeak Ohiko Bilkura Orokorra egin zuela eta bertan 2008 urteko kontuak eta ekitaldien memoria eta 2009ko aurrekontua onartu  zituzten bazkideek. Era berean Zuzendaritza Batzorderako aurkeztu ziren hautagaitzak onartuak izan ziren. Aldaketak hauek izan dira: orain arte idazkari izan den Luis Angel Vidal Arranzek zuzendaritza utzi du eta haren ordezko idazkari berria Julio Elejalde Gainza da (lehen diruzaina zena). Diruzain kargua Jesús Martín Lópezek hartu du.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia